Dendak Bai
Azoka Idiomas Durango
Maristak Durango
Bvrns Academy Durango

Elorriok lau mende atzera egingo du Errebonbilloekin

errebonbillos-Elorrio-2017Urriko lehen domeka denboran lau mende atzera egiteko eguna da Elorrion. Goizaldetik arratsaldera bitartean, Errebonbilloen alardearen eta herriko beste hainbat ekitaldiren protagonistak izango dira kaleak.

Errebonbilloen Alardearen doinuak entzungo dira bihar Elorrioko kaleetan goizeko lehen ordutik, eta ohiko egitarauak tradizioa, musika, dantza eta pilota uztartuko ditu.

​Goizeko bostetan hasiko da eguna, Errebonbilloen goizaldeko kalejirarekin. Ondoren, 11:00etan, nesken gomazko paleta zirkuitua izango da plazako frontoian. 11:30ean, berriz, meza nagusia izango da basilikan, koruaren parte-hartzearekin.

​Meza ostean, 12:30ean, Jaizale Durangaldeko Txistulariek kontzertua eskainiko dute herriko plazan.

​Arratsaldean, 17:00etan, alardea eta dantzak izango dira plazan, eta horiekin emango zaio amaiera eguneko egitarau nagusiari.

​Lau mende baino gehiago dituen ohitura hau, beraz, beste behin ere, musikaz, dantzaz eta kultur ekitaldiz borobilduko da.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados