Amorebieta-Etxanoko Udala
Iurretako Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea
BIDEOA

Eider Eibarrek eta Iskander Sagarminagak bosgarren itsas erronka gainditu dute

Eider Eibar ilustratzaile zornotzarrak eta Iskander Sagarminaga igerilariak beste mugarri bat gehitu diote Zazpi Itsasoak (Oceans Seven) erronkari. Atzo Gibraltarko itsasartea zeharkatu zuten, ia bost ordutan 14,4 kilometro igerian etenik gabe eginez, Tarifatik Cires muturreraino, bainujantzi hutsean eta itsas korronte gogor eta aldakorrei aurre eginez. “Eginda!”, ospatu zuen bikoteak bukatutakoan.

Oraingoan, Iskander Sagarminaga ez zen bakarrik aritu uretan. Beste hiru igerilarirekin batera osatu zuen zeharkaldia; bitartean, Eider Eibarrek laguntza-txalupatik jarraitu zuen erronka, aurreko espedizioetan egin izan duen bezala. Gainera, betiko legez, ilustratzaileak abentura osoaren berri sare sozialen bitartez emateaz gain, paperean ere jaso du marrazki ederrak bezain adierazkorrak sortuz.

Gibraltarko itsasarteko zeharkaldia munduko ur irekietako erronka ezagunenetako bat da, Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa lotzen dituen pasabidea baita. Korronte aldakorrek eta itsas trafiko handiak zailtasun berezia ematen diote.

Lorpen honekin, Eibarrek eta Sagarminagak bosgarren itsas erronka gainditu dute elkarrekin. Aurretik Mantxako kanala, Manhattaneko bira, Hirukokoroa eta, azkenengoz, Hawaiiko Ka‘iwi kanala ere arrakastaz osatu dituzte, Zazpi Itsasoak erronka ospetsua betetzeko bidean.

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de KOKOAK (@kokoakgara)

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados