San Agustin Kultur Gunea
Durangoko Udal Euskaltegia
Durangaldeko Mankomunitatea
Bvrns Academy Durango

Durangoko Udalak urrian Julene Azpeitia Haurreskolan hasteko izena emateko epea zabaldu du

Irailaren 1etik 8ra, biak barne, zabalik egongo da urrian Julene Azpeitia Udal Haurreskolan hasi nahi duten familien seme-alabentzako izena emateko epea.

Eskaerak online zein aurrez aurre egin ahal izango dira. Izena emateko epe honetan parte hartu eta plaza lortzen duten familietako haurrek 2026ko urriaren 1ean hasi ahal izango dute haurreskolan.

Aurrez aurreko arreta Julene Azpeitia Haurreskolan eskainiko da, San Roke kalea 4, beheko solairuan.

Izena emateko epe berri honen bidez, ikasturtea hasi ondoren Haurreskolak sarean sartu nahi duten familien beharrei erantzun nahi zaie, urrian zerbitzuan hasteko aukera erraztuz.

Durangoko Udalak izena emateko interesa duten familiak eskaera ezarritako epearen barruan egitera animatzen ditu, eta gogorarazten du izen-emate prozesuari, aurkeztu beharreko dokumentazioari eta dagozkion izapideei buruzko informazio guztia www.haurreskolak.eus webgunean kontsulta daitekeela.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados