Amorebieta-Etxanoko Udala
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea

Durangok Plateruena Musika Aterpearen berrikuntza-proiektua idazteko lizitazioa abiarazi du

Durangoko Udalak beste lizitazio-prozesu bat ireki du, Plateruena Musika Aterpea eraikina eraberritzeko egikaritze-proiektua idazteko, obra zuzentzeko, jarraipena egiteko eta segurtasuna eta osasuna koordinatzeko zerbitzuak kontratatzeko. Ekimen honen helburua Plateruena kultura- eta musika-erreferentzia zentro gisa sendotzea da, herritarren­tzat zein jardueretan parte hartzen duten artistentzat espazio moderno, seguru eta irisgarria eskainiz.

Plateruenak Durangoren bilakaera adierazten duen historia du. 1884an eraiki zen udal hiltegi gisa, 2000. urtean kultur zentro bilakkatzeko birgaitu zen, eta 2003tik, ostalaritza jarduerak eta kultur ekitaldiak hartu ditu, gaur egun Astarloa Kulturgintzak kudeatzen dituenak. Bere ibilbideak erakusten du eraikin historiko bat nola egokitu daitekeen herritarren behar sozial eta kulturaletara.

Higiezinak 1.186 m² ditu eraikita, sotoaren, beheko solairuaren, solairuartearen eta lehen solairuaren artean banatuta, erakustaldi, tailer eta biltegietarako espazio erabilgarriekin, eta horrek ekitaldi desberdinetarako erabileren aldakortasun handia ahalbidetzen du. Erreformaren bidez, musika erakustaretoa berreskuratu eta optimizatu nahi da, edukiera ekitaldi motaren arabera egokituz eta prestakuntzarako, musika sorkuntzarako, aurkez­penetarako eta foroetarako espazio osagarriak txertatuz.

Gainera, ostalaritzako gune bat prestatuko da beheko solairuan, sukaldea eta tabernako barra izango duena. Esku-hartzea faseka egingo da, dagoena berreskuratzea eta baliabideak optimizatzea lehenetsiz.

2026aren amaieran

Kontratua bi lotetan dago antolatuta. Lehenengoak proiektuaren idazketa eta obraren zuzendaritza hartzen ditu, plangintza, kalitate-kontrola eta arauen gainbegiratzea ziurtatuz. Bigarrena segurtasunaren eta osasunaren koordinazioan zentratzen da, obran lan egiten duten pertsona guztien babesa eta prebentzio-neurrien betetzea bermatuz. Bi loteak efizien­tzia, iraunkortasun, irisgarritasun eta inklusio irizpideekin garatuko dira.

Kontratuaren aurrekontua, BEZik gabe, 82.644,63 eurokoa da. Behin betiko proiektua 2026aren amaierarako prest egotea eta obraren zuzendaritza eta gainbegiratzea 2027aren hasierarako martxan izatea aurreikusten dira.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados