Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangaldeko kultur ondarea eta historia ezagutzeko bost ibilaldi prestatu dituzte urrirako

Lekuko batek egin zuen bonbardaketetan oinarritutako irudia.
Otxandioko bonbardaketaren aztarnak ezagutzeko aukera eskainiko du lehenengo ibilbideak.

Urrian zehar burutuko diren bost ibilaldi desberdin egiteko gonbitea egin dute Gerediaga elkarteak eta Otxandio, Garai, Iurrreta, Izurtza, Mañaria, Berriz, Zaldibar eta Elorrio udalek, Ondarearen Europako Jardunaldien barne. Oinez egingo diren gidatutako ibilbideek eskualdeko kultur ondarea eta historia ezagutzeko aukera emango dute.

‘Etxetik kanpo’ goiburuarekin antolatutako ekimena Bizkaiko hainbat herritan burutuko da eta edizio honen ardatzak migrazioak eta kultura-ondarea dira. Eskualdean, oinez egiteko ibilbide errazak edo erdi mailako zailtasunekoak diseinatu dituzte.

Euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren ibilbide hauetan “herrietako lekuak bisitatzeko aukera izateaz gain, leku horietako historia eta istorioak ezagutzera emateko erabiliko dugu”, Gerediagako kideen arabera. Gainera “leku bakoitzeko historiarekin lotura duten pertsonajeak ere ibilbideetako protagonista bihurtuko ditugu”.

Lehen hitzordua, urriaren 2an izango da Otxandion eta bertan bonbardaketaren aztarnen berri emango da. Hurrengo ibilbidearen helburua Elorrioko lorategietan dauden zuhaitz exotikoak ezagutzera ematea da. Izurtza eta Mañaria arteko bidea egingo duen hirugarren ibilaldian, herria eta herritarren historia eta istorioei buruzko azalpena emango dira.

Iurreta eta Garaiko plazak lotuko ditu prestatutako laugarren hitzorduak eta honen ardatz nagusiak baserrietako elementu arkitektonikoak eta Joseba Sarrionandiaren ‘Moroak gara behelaino artean?’ liburuko protagonistak izango dira. Azken ibilaldiak Zaldibarretik Berrizera doan tartea beteko du eta bidean pertsonaia esanguratsuak ezagutzeko aukera egongo da.

Ibilbideetan parte hartzea doakoa da baina, leku kopuru mugatua dela eta, izena eman behar da aldez aurretik ejardunaldiak@gmail.com e-mailean edo 673 005 981 telefonoan. Elorrioko ibilbideetan parte hartzeko berriz, Elorrioko turismo bulegora deitu (946 820 164) edo idatzi (info@elorrioturismo.eus ) behar da.

‘Etxetik kanpo’

1- Otxandio  – Otxandioko bonbardaketaren aztarnak
Urriak 2, igandea .11:00 Euskaraz / 12:30 Gazteleraz
Ibilbide erreza – Topalekua: Otxandioko plaza
Gerra guztiek pertsonen joan-etorriak eragiten dituzte. Otxandiokoa Euskadin airez egindako lehen bonbardaketa izan zen eta 61 pertsona hil ziren. Otxandioko hiribilduan zehar egingo den ibilbidean gertakari tragiko hartako istorioak eta erasoak utzitako aztarnak ezagutzeko aukera izango da.

2-Elorrio – Urrunetik heldutako auzokide ezezagun eta exotiko horiek. Jauregien lorategietako zuhaitzak.
Urriak 15, 16, 22 – Gazteleraz –  11:00 eta 16:30
Urriak 23 – Euskaraz – 11:00 eta 16:30
Topalekua:  Elorrioko turismo bulegoa
Elorrioko jauregietako lorategietatik paseoan ibiltzea proposatzen du ibilbide honek. Lorategiak eurak kultura, estiloa garaia, eta hainbatetan arte-sortzailaren orijinaltasuna  erakusten duen sorkuntza lan modura ulertzeko aukera emango dio bisitariari.

3-Izurtza-Mañaria
Urriak 22, larunbata – 11:00etatik 13:00era Euskaraz  16:00tatik 19:00era Gazteleraz
19:30ean Organo kontzertua Diego Amezua Bizkaiko Organo Lagunen Elkartearen eskutik.
Topalekua: Izurtzako udaletxean
Izurtzatik Mañarira bide laua dago, baina istorio asko jasotzen dira. Bizkaiko barroko estiloko organorik handiena entzuteko aukera ere egongo da egunean bertan. Idazle  bi nabarmentzen dira ibilbide honetan: Nikolas Alzola Gerediaga “Bitaño” Izurtzako euskal idazle, margolari eta euskaltzain urgazlea eta Evaristo Bustintza “Kirikiño” (bere jaiotzaren 150. urteurrena beteko da gainera urriaren 26an). Baina Francisco Etxanobe Abaroa Urkiolako bidearen proeiktua burutu zuen lan-maisuak ere interesgarri egingo zaie askori.

4-Iurreta-Garai
Urriak 23, igandea – 10:00etik 13:30era Gazteleraz
Urriak 29, larunbata – 16:00etik 19:30era Euskaraz
Topalekua: Iurretako San Migel plazan
Bi herrietako plazak oinez lotuko dituzte ibilbide honetan.  XVII. mendeko baserriko elementu arkitektonikoak ikusteko aukera izateaz gain,  Euskadi Saria eskuratu zuen Joseba Sarrionandiaren “Moroak gara behelaino artean?” liburuan aipatzen den Hilarion Sarrionandia frantziskotarra edota Maria del Carmen de Gurtubay y Alzola Iurretako lehen markesa izendatu zutenaren istorioak ezagutuko dituzte.

5-Zaldibar – Berriz
Urriak 29, larunbata 10:00etik 13:00etara Euskaraz
Urriak 30, igandea, 10:00etatik 13:00etara Gazteleraz
Topalekua: Zaldibarko San Andres Eliza
Ibilbide honetan pertsonaia esanguratsu asko ezagutzeko aukera dago: Zaldibarko leinu arteko gerretako protagonistak, bainuetxera etorritako bisitari ilustreak, Victor Garitaonandia Argia astekariaren sortzailea, Luz Zalduegi albaitaritza ikasketak amaitu zituen lehen emakumea, Margarita Maturana Berrizko Mesedeetako Misiolarien sortzailea, Juan Ramon Iturriza historialaria, Martina Ibaibarriaga gerrillaria edota Berrizko Markesa.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados