San Agustin Kultur Gunea Durango
Azoka Idiomas Durango
Maristak Durango
Bvrns Academy Durango

Damarena jaialdiak jendetza bildu zuen musikaren eta harriaren ondarearen inguruan

Arrakastatsu ekin zion bere ibilbidea Damarena jaialdiak. Egitarauak sorpresa ugari gorde zituen, eta bertaratutakoek gogotsu erantzun zieten proposamenei.

Lehenengo edizio hau, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkumen “Litologika” lanaren bisita gidatuarekin hasi zen, eta parte-hartzaileek jarduera osoan zehar interes handia agertu zuten, galderak eta ikusmina nagusi izanik. Bisitan hiru harri mota ikusteko aukera egon
zen: Rojo Ereño, Gris Mañaria eta Negro Markina deritzenak. Ondare geologikoaren eta harrigintzaren inguruan aritu zien, eta bertaratutakoek ingurunearen balioa beste ikuspegi batetik ezagutu ahal izan zuten.

Arratsaldean, Haize Arrosa taldearen kontzertua izan zen, sorpresa ugariz betea. Eskualdeko, herrialdeko eta estatuko gonbidatuak hartu zituen Angurreta harrobiko oholtzak; haien artean, Maixa eta Ixiar, Miren Agur Meabe, Julie, dantzariak, bertsolariak…

Harrera beroa egin zieten bertaratutakoek gonbidatu guztiei, baita Anbotoko Damari ere. Hori gutxi balitz, kontzertua amaitzean, Garai Kontserbakeko lagunen eskutik, eskualdeko ekoizleen produktuekin egindako pintxoak dastatzeko aukera egon zen.

Damarenak kultura, ondarea eta bertako produktua uztartu zituen, argi erakutsiz horrelako proposamenek harrera zabala izan dezaketela gure inguruan. Hori horrela, atzoko Damarena ez da jaialdi isolatu bat izango, urteetan iraungo duen jaialdia izango da.

Damak urtean bitan begiratzen dio haranari, izan dadila aurrerantzean ere DAMARENA horietako bat

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados