Dendak Bai
Azoka Idiomas Durango
Maristak Durango
Bvrns Academy Durango

Bueltan da GUROT Euskal Tribiala, oraingoan 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta

GUROT Euskal Tribiala berrikuntza garrantzitsu batekin itzuliko da ikasturte honetara: lehen aldiz, 16 urte edo gehiagoko pertsonei zuzendutako modalitatea izango du lehiaketak. Proposamen berri honek helduen parte-hartzea zabaltzen du eta euskararen ezagutzan, dibertsioan eta erabileran oinarritutako erronkarekin bat egiteko aukera eskaintzen die.

GUROT Euskal Tribialaren helburua da jolasaren bidez euskara herritarrei hurbiltzea, parte hartzaileek beren ezagutzak probatzeko eta ondo pasatzen duten bitartean ikasteko gune bat sortuz. Lehiaketak hainbat arlori buruzko galderak euskaraz erantzutea proposatzen du, aurtengo kasuan, ingurune hurbilarekin zerikusia duten gaiak edota mundu globalekoak.

Modu horretara, ekimen hau ez da lehiaketa hutsa, hizkuntzaz gozatzeko esperientzia parte-hartzailea ere bada. Ez da beharrezkoa erronkan parte hartzeko aditua izatea; jolasteko gogoa izatea, norberaren ezagutzak probatzea eta euskaraz eginez ondo pasatzea besterik ez da behar.

Amorebieta-Etxanon bizi edo ikasten duten 16 urtetik gorako pertsonek modalitate berri honetan parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa ofiziala hasi aurretik, nahi duten guztia praktikatzeko eta lehiaketaren dinamikarekin ohitzeko aukera izango dute.

Azaroaren 9tik abenduaren 13ra

Erronka azaroaren 9tik abenduaren 13ra izango da, aurretiazko praktika-aldiaren ondoren. Aste hauetan zehar, partehartzaileek galdera ezberdinei aurre egin beharko diete eta gai ezberdinei buruz zenbat dakiten erakutsi, beti ere euskararen bidez.

Gainera, parte-hartzaile guztien artean bi opari-bonu zozketatuko dira, bakoitza bi lagunentzat (bi gaueko egonaldi bana, gosariarekin, Euskadiko nekazalturismo batean).

Interesa duten pertsonek gurot.eus-en bidez kontsultatu eta parte har dezakete.

Amorebieta-Etxanoko Udalak edizio berri honetan parte hartzeko deia egin nahi die herritarrei, euskaraz jolastu, ikasi eta gozatzeko aukera aprobetxatzeko.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados