Banner en desktop Banner en moviles
AECC Bizkaia
Euskal Jaiak Durango
Azoka Idiomas
Haizetara

Bilgune Feministak eta Emaginek egindako ‘Trasexualitateak’ liburua aurkeztuko da gaur Elorrion

PancartaLGTB-ElorrioMundu osoan domekan ospatuko den Lesbofobia, Gayfobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hiru ekitaldi prestatu ditu Elorrioko Udaleko Berdintasun arloak, tarteko gaur bertan egingo den ‘Trasexualitateak’ liburuaren aurkezpena.

Bilgune Feministak eta Emaginek elkarlanean egindako liburua Iturri Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan egingo den agerraldian emango da ezagutzera. Liburuan agertzen diren ideiak helduen hausnarketa ahalbidetzen badute ere, “hau ez da egin beharrekoen zerrenda bat, ez da haurrak egoki garatzeko egin behar diren pausoen zerrenda itxi bat”, liburuan adierazten denaren arabera.

“Erraz irakurtzen den testu honek hausnarketa sakonak josteko aukera ematen digu”, Udaleko Berdintasun arlotik adierazi dutenez. Izan ere, “galderak behar ditugu, eta etengabe hausnartu behar dugu” testuan azaltzen den bezala.

Hitzaldia eta ikuskizuna

Gaur arratsaldean egingo den aurkezpenaz gain, beste bi ekitaldi iragartzen dira eguaztenerako. Lehena, Iturri Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30ean, izango den hitzaldia izango da. ‘De la violencia simbólica al feminicidio en Argentina ‘ izenburua duen berbaldia Acciones Feministas de Bahía Blanca elkarteko fundatzailea den Veronica Bajok emango du.

Solasaldian, emakumeen aurkako indarkeria sistemikoa eta globala dela, bereziki, lesbofobia kasuetan azaltzeaz gain, Argentinako errealitatea eta horri aurre egiteko dituzten estrategia feministak ezagutaraziko ditu.

Iluntzeko 20:00etan berriz, DesBandadas taldeak ‘Una crónica musical feminista’ diskoa aurkeztu eta bertan bildutako kantuekin osatutako ikuskizuna eskainiko du Herriko plazan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados