Dendak Bai
Azoka Idiomas Durango
Maristak Durango
Bvrns Academy Durango

Berrizko Udalak euskaraz irakurtzeko ohitura sustatzeko talde berriak antolatu ditu

Berrizko Udalak 2026-2027 ikasturterako irakurle talde berriak antolatu ditu, irakurketaz gozatu, hausnartu eta irakurritakoa partekatzeko aukera eskaintzeko. Aurten, helduentzako bi irakurle talde eta familientzako irakurketa-saioak egongo dira.

Helduentzako irakurle taldeen artean, Txiri-txiri eta Miszelanea izango dira aukeran. Txiri-txiri taldea euskaraz irakurtzeko ohitura handirik ez duten edo euskaraz irakurtzea zaila egiten zaien pertsonei zuzenduta dago. Taldean, euskaraz irakurtzeko ohitura lantzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Txiri-txiri saioak urriaren 8an hasiko dira eta hilean behin egingo dira maiatzera arte, 17:30etik 19:00etara.

Bestalde, Miszelanea irakurle taldean hainbat generotako lanak landuko dira: nobelak, ipuinak, saiakerak, poesia eta komikiak, besteak beste. Taldearen lehen saioa urriaren 22an izango da, eta saioak maiatzera arte egingo dira, 18:00etatik 19:30era.

Bi taldeak Berrizko Nagusien Zentroan egingo dira. Horrez gain, urtarrilaren 21ean eta maiatzaren 13an bi taldeetako parte-hartzaileak elkartuko dituzten kafe-tertuliak egingo dira, Oihana Arana eta Miren Agur Meabe idazleekin.

Irailaren 27ra arte

Horrez gain, Kontulekuak programak familian irakurtzeko aukera eskainiko du. Guraso eta haurrei zuzendutako irakurketa-saioak izango dira, 3 eta 5 urte bitarteko eta 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. Saioak Berrizko Kultur Etxean egingo dira.

​Irakurketak euskaraz izango dira, eta ikasturtean zehar hainbat saiotan banatuko dira. Interesa duten pertsonek irailaren 27ra arte eman ahal izango dute izena. Izen-ematea kartelean aurki daitezkeen QR kodeen bidez egin ahal izango da, baita liburutegian bertan ere.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados