Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Baserritarren eta artisauen ekoizpena ezagutzeko irteerekin hasiko dira Urriko Jaiak Mallabin

Mallabitarrok4
Kultura, artea eta elikagaien inguruko ekoizpenak ezagutzeko aukera emango du ‘Mallabitarrok egina’ ekimenak.

‘Mallabitarrok egina’ ekimenaren laugarren edizioarekin hasiko dira bihar Mallabiko Urriko Jaiak. Azaroaren 2an Zelai harri-jasotzaileari egingo zaion omenaldiarekin amaituko diren ospakizunen egitarauan kultur eta kirol ekitaldiak tartekatuko dira, baita Nøgen eta Kaotiko musika taldeen kontzertua ere.

Berbalagunek herriko ume, gazte eta helduentzat sortutako ‘Mallabitarrok egina’ ekimenak, “euskararen praktika sustatzea nahi du”, ekintza horren arduraduna den Juanmi Bravoren esanetan. Auzoz auzo egiten den ibilbidean, baserri desberdinetan lantzen den kultura, artea zein elikagaien inguruko ekoizpen ugaria ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek.

Goizeko 10:00etan udaletxe paretik kotxez abiatuko diren herritarrek San Juanen izango dute lehenengo geldialdia, bertan rallyen mundua ezagutzeko aukera izango baitute Asier Tejadoren eskutik. Ondoren, Antzinako Tresnen Museoa bisitatuko dute Trabakuan; Berano inguruko ‘zuhaitz motz’ basoetara gerturatuko dira Valentin Mugerzak ‘zuhaitz motzaren’ milaka urteko teknika azaltzeko eta amaiera Arrixe elkartean izango da nork bere janaria eramanda egingo duten bazkariarekin.

Ekimen horretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea 663 070 492 telefonoan, Eskolan edo Mallabiko liburutegian.

Domeka goizean herri barruko zirkuituan egingo den Duatloi txikiarekin jarraituko dute Urriko Jaiak eta eguenean ‘Depresioa eta gaixotasun afektiboak’ hitzaldia egongo da Kontzejuzarrean.

Txupinazoa, barikuan

Nogen
Nogen eta Kaotiko taldeek kontzertua urriaren 26an izango da.

Ospakizunen hasiera ofiziala datorren barikuan, hilak 25, piztuko den txupinazorekin egingo da. Arratsaldean egingo diren merendola, tailerrak eta buruhandien irteeraren ostean piztuko dute txupinazoa, 18:30ak aldera.

Jarraian, elizpeko pilota txapelketaren finala jokatuko da eta Errebal dantzaldi gidatua eta oilasko pintxoak dastatzeko aukera egongo dira parkean. Eguneko egitaraua osatzeko, Ingot eta EZ3 taldeen kontzertuak egongo dira, Mugi Panderoarekin erromeria eta Dj Anderren ekitaldia.

Nesken frontenis txapelketarekin hasiko dira zapatuko ekitaldiak. Eguerdian Mallabiko IV. Ardau Ferixie egingo da probalekuan eta bertan herriko tabernariek egindako pintxoak ere salgai egongo dira. Bazkari autogestionatuaren ostean birziklatze jolasak egongo dira eta Dunbots txarangak kale animazioa jarriko du. 22:30ean Nøgen eta Kaotiko taldeen kontzertua egongo da eta jarraian Txurruren saioa hasiko da plazan.

Umeen futbito partiduak egongo dira domeka goizean eta 16:30ean ‘Futbolariak eta printzesak’ antzezlana eskainiko du Eidabe konpainiak. Jarraian egongo den txokolatadarekin eta 17:00etan hasiko den mus txapelketarekin osotuko da eguneko egitaraua.

Urriko Jaiak azaroaren 1ean jokatuko diren nesken gomazko paleta zirkuituko partidekin eta hurrengo egunean Zelai harri-jasotzaileari egingo zaion omenaldiarekin eta herri kirolen erakustaldiarekin osotuko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados