Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Iurretako Udala
Berrizko Udala

Aurrekontu parte-hartzaileek hobekuntzak lehenesten dituzte Elorrioko Musika Eskolan

Elorrioko herritarrek Musika Eskolan hobekuntzak egitea lehenetsi dute 2027ko aurrekontu parte-hartzaileei begira. Urriaren 5etik 16ra bitartean gauzatu den bozketa-aldian, udalerria hobetzeko xedez aurkeztutako bost proposamenen artean hautatu ahal izan dute.

Prozesua herritarren ekarpenak biltzeko fasearekin abiatu zen, 2026ko ekainaren 22tik uztailaren 6ra. Lehen urrats horretan 94 proposamen jaso ziren, eta, jarraian, horien balorazio tekniko eta ekonomikoari ekin zitzaion. Udal-eskumena, interes orokorra eta bideragarritasuna aintzat harturik, bost proiektu igaro ziren bozketa-fasera.

Bozketara aurkeztutako proposamenek honako emaitza hauek izan dituzte:

  • Musika Eskolan hobekuntzak egitea: 159 boto (% 45,30).
  • Hilario Azkarate pilotalekuko hormak konpontzea: 87 boto (% 24,79).
  • San Joseko haur-parkea berritzea eta baselizan esku hartzea: 46 boto (% 13,11).
  • Kanpokaleko parkea egokitzea, zuhaixkak kenduta eta bestelako landare batzuk landatuta: 41 boto (% 11,68).
  • Hilerriko eraikinetako teilatuak konpontzea: 18 boto (% 5,13).

Parte-hartzea: telematikoa zein aurrez aurrekoa

Bozketa-fasean 387 erregistro jaso dira guztira; horietatik 351 izan dira baliozkoak. Boto gehienak elorrixoizanparte.eus webgunearen bidez bideratu dira: 291 boto, hau da, baliozko botoen % 82,91.

Aurrez aurreko parte-hartzeak beste 60 boto bildu ditu: horietatik 38 Udaletxeko eta Iturri Kultur Etxeko postontzietan utzi dira, eta gainerako 22ak, berriz, informazio-postuan.​

Sexuaren ikuspegitik, emakumezkoenak izan dira baliozko botoen % 61,82. Adin-tarteei dagokienez, 40 eta 49 urte bitarteko herritarrek parte hartu dute gehien; jarraian kokatu dira 50-59 eta 60-69 adin-tarteetakoak.

Herritarren lehentasuna 2027ko aurrekontuei begira

Aukeratutako proposamenak lehen faseko bi ekarpen bateratzen ditu, biak ala biak Musika Eskolaren barruko espazioa handitzera eta egokitzera bideratuak. Eskuratutako 159 botoei esker, bigarren aukerak baino 72 boto gehiago lortu ditu.

Ekipamendu horretako hobekuntzak izango dira, beraz, herritarrek prozesura bideratutako 50.000 euroko partidaren barruan lehenetsi duten jarduketa. Aurrerantzean, Udalari dagokio esku-hartze zehatza eta hori gauzatzeko egutegia zehaztea.

Aurrekontu parte-hartzaileei esker, herritarrek aukera dute udal-lehentasunen definizioan zuzenean esku hartzeko, bai eta baliabide publikoen zati bat zertara bideratuko den erabakitzeko ere.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados