Mallabiko Udala
Manariko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea

Andra Mari Dantza Taldeak botako du Mañariko jaiei hasiera emango dien txupinazoa

Marte Lasarte.

Andra Mari dantza eta kultur elkarteak botako du aurtengo Mañariko Andra Mari jaiei hasiera emango dien txupinazoa. Jaietako lehen egunean, abuztuaren 14an, Pitxitxiren harreraren ostean, herriko plazan piztuko da txupina, eta horrekin batera emango zaie hasiera hiru eguneko ospakizunei.

Andra Mari Dantza Taldeak 40 urte bete ditu aurten, eta jai batzordeak eta udalak lau hamarkadatan herriko kulturari eta jaiei egindako ekarpena aitortu nahi diote. Taldea 1986an sortu zen hainbat lagunen ekimenez. Harrezkero belaunaldi askotako dantzariak igaro dira bertatik. Gaur egun ere herriko jaietako eta bestelako ospakizunetako ezinbesteko eragilea da.

Jaietako lehen egunean, Pitxitxiren jaitsiera eta txupinazoaren ostean, herri bazkaria izango da, besteak beste. Gauean, berriz, Marte Lasarte, La Txama eta Xaukena Xauk taldeen kontzertuek girotuko dute plaza. Marte Lasarte Skakeitan taldeko Borja Anton eta Pello Armendarizen proiektu berria da; gerora batu ziren taldera Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso (ETS, Gari&Maldanbera) musikariak. La Txama musika munduan ibilbide ezaguna duten musikariek osatutako proiektua da, festa giroa eta corrido tumbado estiloko doinuak uztartzen dituena. Azkenik, Zaldibarko Xaukena Xauk taldeak itxiko du ostiral gaueko musika eskaintza. Gainera, goizaldeko 04:00etatik 06:00etara, doako autobus zerbitzua egongo da Mañaritik Durangora.

Anje Duhalde, Andra Mari egunean

Abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, meza, dantzarien saioa eta pilota partiduak egongo dira eguerdira bitartean. Binakako partiduko protagonista bat Aingeru Bernaola mañariarra izango da.

Arratsaldean haurrentzako puzgarriak, karabina jaurtiketa eta Punpairez ikuskizuna izango dira. Gaueko hitzordu nagusia Anje Duhalderen kontzertua izango da. Euskal musikagintzako izen handienetako bat eta euskal rockaren aitzindarietakoa da Duhalde. Errobi talde mitikoaren sortzaileetakoa izanik, bost hamarkada baino gehiagoko ibilbidean euskal musikaren erreferente bihurtu da, eta bere kantuak hainbat belaunaldiren soinu-banda izan dira.

Mozorrotzeko gonbita, azken egunean

Azken egunean, San Roke egunean, Mozorro Eguna ospatuko dute eta aurten ETB3ko marrazki bizidunak izango dira mozorroen gaia. Eguneko hitzordu nagusietako bat paella txapelketa izango da, eta ostean bingo musikatua eta Burrunba elektrotxarangaren emanaldia izango dira. Gauean, Pitxitxiri agurra egingo diote datorren urtera arte, dantzarien eta koplen laguntzaz, eta Altxa Porru erromeriak emango die amaiera aurtengo jaiei.

Amaitzeko, udalak Jai Batzordearen lana eskertu du, ur​te osoan zeha​r Andra Mari jaiak prestatzen egiten duen ahalegina eta konpromisoa aitortuz. Halaber, herritar guztiak eta Mañarira hurreratzen diren bisitariak jaietan parte hartzera eta jaiak giro onean bizitzera gonbidatu ditu.​

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados