Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Amankomunazgoak 63.000 euroko diru-laguntzak banatuko ditu euskara eta ongizate arloetan

Garapenerako lankidetzako proiektuentzako diru-laguntzak emango ditu Amankomunzgoak.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak 63.000 euroko diru-laguntzak banatuko ditu gizarte ongizate zein euskarari lotutako lau egitasmoen artean. Deialdi guztiak eskualdeko erakundearen webgunean (www.mdurango.org) argitaratu berri dira.

Aurreikusitako diru kopuru horren atal nagusia, 50.000 euro alegia, gizarte ongizate arlora bideratuko da. Irabazi asmorik gabeko erakundeek desgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko egiten duten lanak, 30.000 euroko diru-laguntza izango du.

Laguntza horiek bi helburu nagusitarako bideratuko dira. Alde batetik, desgaitasun intelektuala duten pertsonen autonomia kirolaren edo aisiaren bidez bultzatzeko, eta bestalde, desgaitasuna duten pertsonei konpainia egiteko programa, familiek atsedena hartzeko tarteak izan ditzaten.

Gizarte ongizate arloko bigarren deialdirako 20.000 euro bideratu ditu Amankomunzagoak. Kasu onetan, garapenerako lankidetzako proiektuak zein garapen bidean dauden herrialdeetako haurren aldi baterako egonaldiak lagunduko dira.

Euskaren eremuan bideratutako diru-laguntza 13.000 eurokoa izango da eta bi arlotan eragingo dute. Alde batetik, irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek euskara sustatzeko ekintzak gara ditzaten, eta bestetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten establezimenduek kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jar ditzaten.

Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek euskara sustatzeko bideratutako 10.000 euroek, ekintzak garatzen laguntzeko helburua dute. Diru-laguntza jaso ahal izateko, programak edo ekintzak Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herri guztietan edo batzuetan garatu beharko dira; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren.

Gainontzeko 3.000 euroak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetako kanpoko errotuluak edo webguneak euskaraz jartzeagatik jasoko dituzte. Eskualdeko hizkuntza-paisaian eragiteko helburua duten diru-laguntza hauek, enpresa txikientzat bideratuta daude eta onuradunek, gehienez, 500 euro jaso ahal izango dituzte.

Informazio gehiago: www.mdurango.org web orrian edo euskarari dagozkien diru-laguntzetarako Euskara Zerbitzuko webgunean (www.durangaldeaeuskaraz.eus) edo 946232522 telefonoan.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados