San Agustin Kultur Gunea Durango
Azoka Idiomas Durango
Maristak Durango
Berrizko Udala

Amaitu dira Astolako futbol zelaiko belar artifiziala ordezteko lanak

Abadiñoko Udalak bukatutzat eman ditu Astolako kirol instalazioetako goiko futbol zelaia berritzeko lanak. Esku-hartzearen bidez, 15 urtetik gorako erabilera zuen belar artifiziala kendu eta zelai osoan azalera berria jarri da. Horrela, instalazioa berriz ere prest dago herriko taldeen entrenamenduak eta lehiaketak hartzeko.

Jarduketak 281.930 euroko inbertsioa izan du eta Mondo Ibérica, S.A.U. enpresa arduratu da lanak gauzatzeaz. Guztira, 5.700 metro koadro inguruko azalera berritu da, futbol zelaia egungo erabilera eta beharretara egokituz.

Belar berria aukeratzerakoan, kirol erabilerarekin batera, ingurumen irizpideak ere hartu dira kontuan. Aurreko sistemetan ohikoa zen kautxuaren ordez, harea erabiltzen du betegarri gisa azalera berriak. Modu horretan, instalazioa gaur egungo ingurumen eskakizunetara egokitzeko beste urrats bat egin du Udalak.

Udalak nabarmendu du Astolako zelaia funtsezko azpiegitura dela Abadiñoko kirol jarduerarako, herriko hainbat taldek erabiltzen baitute urte osoan zehar. “Egunero kirolari askok erabiltzen duten instalazioa da, emakumezkoen zein gizonezkoen taldeek. Beharrezkoa zen belarra berritzea, taldeek entrenatzeko eta lehiatzeko baldintza egokiak izan ditzaten. Inbertsio honekin, Astolako futbol zelaiaren kalitatea eta datozen urteetarako erabilera bermatzen ditugu”, azaldu dute Udaletik.

Inbertsioak

Futbol zelaian egindako inbertsioa ez da Astolan azken urteotan gauzatutako jarduketa bakarra. Abadiñoko Udalak kirol gunearen eta inguruko espazioen hobekuntza progresiboa bultzatu du legegintzaldiaren hasieratik, instalazioak erabiltzaileen eta herriko kirol elkarteen beharretara egokitzeko.

Ildo horretan, hainbat esku-hartze egin dira azken urteotan: aldagela berriak egokitu dira, gimnasioa hobetu da, igerilekuetako arazketa sistema berritu da eta kalistenia parke bat sortu da. Futbol zelaiko belarra ordezkatzea, beraz, Astolako kirol gunearen kalitatea hobetzen jarraitzeko estrategiaren beste urrats bat da.

​​

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados