Mallabiko Udala
Manariko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea

Abadiñoko I. Slalom Txapelketa jokatuko da igande honetan Astolan

Lehendabiziko aldiz, Slalom txapelketa hartuko du Abadiñok domeka honetan. Zirkuitua ahalik eta azkarren egitean datza Slalomak, eta errepidean konoak jarrita diseinatzen da lasterkarientzako ibilbidea. Hala, horiek inguratu egin behar izaten dituzte autoek, itzuli osoa emanda.

Abadiñoren kasuan, Astolako poligonoan jokatuko da txapelketa. 10:00etan, entrenamendu txanda bat egingo da, eta, haren ondotik, bi proba ofizial jokatuko dira.

Mendiora Racing taldeak antolatu du txapelketa, Abadiñoko Udalarekin eta inguruko enpresekin lankidetzan. Denera, 35 pilotuk parte hartuko dute. Horietatik 9 izango dira Durangaldekoak, eta, zehazki, 4 abadiñarrak: Naiara Aranzeta, Enetz Aranzeta, Andoni Arrazola eta Oier Ruiz.

Txapelketaren eraginez, egun horretan, 09:00etatik 18:00etara, hainbat trafiko afekzio egongo dira. Igerilekuetara autoz sartzeko, esaterako, Astolako harrizko zubia erabili beharko da.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados