Amorebieta-Etxanoko Udala
Iurretako Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea

Abadiñok 9.540 euro eman dizkio ADEMBI elkarteari

Abadiñoko Udalak 9.540 euro eman dizkio ADEMBI elkarteari. Diru kopuru hori, joan den maiatzaren 30ean bildu zen, udalerrian antolatutako kirol, kultura eta partaidetzako jardunaldi solidarioan.

Herritarrak, elkarteak, komertzioak eta ostalaritzako establezimenduak bildu zituen ekitaldiak, kausa solidario baten inguruan. Parte hartzaile guztien inplikazioari esker, bildutako diruak esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi kalitatea hobetzen lagunduko du.

Esklerosi anizkoitza duten pertsonei zuzendutako fisioterapia proiektu batera bideratuko dira funts horiek, gaixotasunarekin lotutako nekea murrizten laguntzeko eta haien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko.

Ahalegin kolektibo

Ekitaldian Iker Munilla abadiñarrak ere parte hartu zuen. Udalak bereziki eskertu nahi izan zion prozesu osoan izan duen inplikazioa eta esklerosi anizkoitzari zein gaitz horrekin bizi diren pertsonei ikusgarritasuna emateko egindako lana.

Abadiñoko Udalak ekimen hau posible egin zuten pertsona guztien laguntza eskertu nahi izan du: “Herri bat kausa on baten alde batzen denean, emaitza, zifra batetik harago doa. Abadiñok laguntzen duen, zaintzen duen eta pertsonekin inplikatzen den herria dela erakusten du. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekimen hau posible egin duten pertsona, elkarte, saltoki eta ostalaritzako establezimendu guztiei. Ahalegin kolektibo horri esker, pertsona askoren bizitza hobetzen lagundu dezakegu. Eskerrik asko denoi”.​

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados