Mallabiko Udala
Manariko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea

Abadiñok 216.000 euroko partida onartu du argiteria indartzeko eta Solokoa ingurua urbanizatzeko

Abadiñoko Udaleko uztaileko Osoko Bilkuran, udalerriko segurtasuna, irisgarritasuna eta espazio publikoaren kalitatea hobetzeko bi inbertsio berri onartu ziren. Zehazki, 216.268,71 euro bideratuko dira udalerriko zenbait gunetako argiztapena indartzera eta Solokoa 1-3 ingurua urbanizatzera.

Alde batetik, Udalak 120.000 euro inbertituko ditu Abadiñoko hainbat puntutan argiteria publikoa hobetzen jarraitzeko. Oraingo honetan, Traña-Matienako Erezena inguruan eta Muntsaratzeko Kamiñopean egingo dituzte LED argi berriak instalatzeko lanak. Oinezkoen segurtasuna indartzea eta argiztapen eredu jasangarriago baterantz aurrera egitea da jarduketa honen helburua, udalerri osoko argiztapena hobetzeko eta eraginkortasun energetikoa lortzeko.

Era horretara, jarraipena eman nahi zaio Udalak udalerri osoko argiteria berritzeko azken urteotan egin duen prozesuari. Orain arte, Muntsaratzeko, Zelaietako eta Traña-Matienako hainbat kaletan jarri dituzte LED argi berriak, baita Gaztañodi inguruan eta Pino plazan ere. Diru partida horretatik, 56.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza sustatzeko sailetik jaso dira.

Irisgarritasuna eta segurtasuna

Bestalde, Udalbatzak 96.268,71 euroko partida onartu du Solokoa 1-3 ingurua urbanizatzeko. Jarduketa horri esker, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko dira espazio horretan, oinezkoen joan etorriak erraztuz eta eremua egokituz, erabiltzaileentzat erosoagoa eta seguruagoa izan dadin.

Inbertsio hauekin, Abadiñoko Udalak espazio publikoa hobetzen jarraitzen du, irisgarriagoa, seguruagoa eta herritarren beharretara egokitua izango den udalerri bat eskaintzera bideratutako jarduketekin.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados