Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Emozioak

Emozioak norbanakook, pertsonok, barruko zein kanpoko eraginen aurrean sumatzen ditugun fenomeno psikofisiologikoak dira. Emozioak aldarteari, izaerari, nortasunari, jarrerari eta motibazioari lotuta daude. Emozioak positiboak edo negatiboak izaten dira, hau da, atseginak edo gogoz kontrakoak.

Paul Ekman psikologoak oinarrizko sei emozio deskribatu ditu: Haserrea, higuina, beldurra, zoriontasuna, tristura eta ustekabea.

Egunokaz oinarrizko sei emozio horiek oinoizkorik bizien sentitzen ari naiz. Baliteke urte amaierak, adinak, edota gabon kutsuak eragina izatea honetan. Edozelan be, emozio batzuk indartsuago sentitzen ditut besteak baino. Zelako egoera, halako emozioa.  Hemen doaz zenbait egoera, ea zelako emozioak datozkizuen zuei burura.

  1. Erraza da asmatzea BEC beteta ikusteak bertsozale eta euskaltzaileoi sortzen digun emozio mota.
  2. Durangoko mendi talde handi bateko presidente berriak euskararik ez dakiela entzuteak ostera, bestelako emozioa sortzen dit.
  3. Ez da zaila jakitea Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusian lortutako txapelak emakumeoi sortu digun emozioa.
  4. 113 tortura kasuren aurrean, PSE alderdiaren jarrerak, torturatuak izan garenoi antzeko emozioa sortu digula susmatzen dut.
  5. Izquierda-Ezkerrak Nafarroako irakasleen zerrenda bakarraren aurka dagoela jakiteak zein emozio mota sortzen ote du?
  6. Durangoko Alkateak aurrekontuak aurrera ateratzeko bere kalitate botoa baliatzeak badakizue zein emozio mota sortu didan?
  7. Hedabideetan ageri den emakumeen parekidetasun ezak emozio negatiboa sortzen dit.
  8. Gaelikoaren erabilera Irlandako arnasguneetan jaisten ari dela jakiteak ez dit emozio positiborik sortzen.
  9. Hauteskunde lehia betean Kataluniako hautagaiak elkarrizketak ziega batetik egin behar izateak, zelako emozioa sortzen ote du?
  10. Aspaldian gehitzen ari diren pintada xenofoboek ez naute emozio barik uzten.
  11. Azeri Dantza” liburua irakurtzean hainbat emozio mota igarri ditut nire barruan.
  12. Gorputzaldi txarra utzi dit gaur goizean irakurri dudan berri honek: Durante la II GM Japón llegó a tener 200.000 esclavas sexuales que podían ser violadas hasta 70 veces al día.
  13. Israelgo poliziak Palestinako umeak atxilotzen ikustean sentitu dudan emozioa ez dakit ziur zein izan den. Negatiboa edozelan be.
  14. Milaka errefuxiatu, negu gorrian, kanpindenda mengeletan daudela jakiteak bihotza uzkurtu egiten dit.
  15. Aurton, Eusko Jaurlaritzak hiru Twitter konturen kudeaketan 114.000 euro gastatu dituela jakiteak ez nau emozio barik utzi.
  16. Gure etxe ondoko fundizioak gai kutsakorrak jaurtitzean, zer sortzen didala uste duzue?
  17. net proiekturako bidelagun berri bat aurkitzeak benetan emozionatu nau.

Kontuak kontu, ea Olentzerok emozio positiboak dakarzkigun eta emozio negatiboei aurre egiteko adorea eta indarra.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (5 votos, media: 4,40 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados