Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

PostIndependentzia #HanIzanikHonaGara

PostIndependentzia #HanIzanikHonaGara

Eskoziako independentzia erreferendumaren eta Kataluniako diada zein kontsulta bezperetan, aproposa suertatu zait burujabetzaren inguruko gogoetarako, Igor Calzadak idatzitako PostIndependentzia saiakera irakurtzea. Liburu sakon bezain interesgarri honetan azaltzen diren zenbait ideia laburtzen ahaleginduko naiz ondorengo lerrootan.

Calzadaren esanetan #HanIzanikHonaGara, PostIndependentzia eszena prestatzen joateko tresna bat da, apurka apurka baina maila sistematiko, serio eta estrategikoan. Kanpoa nahiz barrua, barrua nahiz kanpoa uztartzen joateko. Bestela, inprobisazio eta prospektibarik gabeko behin behineko ekintzek lurraldegintza bilutsik utzi ahal dute, noraezean.

Euskal sistemak susperraldia behar omen du. Susperraldi horretan, erakunde publiko, enpresa, akademia, teknologia zentru, sindikatu, eragile sozial eta ekonomiko, gizarte zibil eta gizabanakoak (ekintzaile/aktibistak) ezinbestekotzat jotzen ditu. Autoreak gaineratzen du euskaldunok gizarte mobilizazioan oso onak garela, kanpoko jendeak ???haluzinatu??? egiten duela horrekin, baina hori ez dela nahikoa, jarrera ekintzailea behar dugula ez aldarrikapenekoa soilik.

Liburua, bi ataletan banatua dago. Lehenengo atalean, #HanIzanikHonaNaiz, autorea Joseba Sarrionandiaren aiputik abiatzen da. Ardatza garbia da: lurraldea zer den eta zer litzatekeen euskal lurraldetasuna testuinguru geopolitipo eta geoestrategiko translokal batean azaltzen digu.

Bigarren atalean #HanIzanikHonaGara, autoreak postura pertsonala alboratu eta ikertzailearen eginkizuna hartzen du, saiakera zientifiko ekintzailea proposatuz. Galderak darabiltza erantzun sortak proposatuz.

Calzada Doktoreak ondorengo galdera luzatzen digu. Eta gaur lurralde independiente bat izango bagina? Gaurtik independentziaren inguruko hurrengo eguna hausnartzen eta ekintzetan prestatzen hasiko bagina?

Independentziara iristeko bidea da garrantzitsua. Bide orri bat behar dugu, mailakatua; sarean asko funtzionatzea komeni da, ekintzailetasuna bultzatuz, egitasmo zehatzak garatuz. Euskal Herriak inoiz independentzia lortzen badu, baina ez badaki bere kautan aritzen, zer? Eta inoiz galdeketa bat egiten bada, aurrez jakin behar dugu edukia zein den, zer esan nahi duen independentziak.

Bide propioa aldarrikatzen du autoreak baina Europarekin kontatuz. Beste kulturak partekatu behar ditugula dio. Nazioartearekin ???batik bat, Europarekin. Independentzia prozesua, barrukoen artean ez ezik, kanpokoekin ere egin behar dugula, munduarekin kontatuz.

Calzadaren aburuz demokrazian oinarritutako prozesu bat garatzen badugu, nahiz eta gero galdeketan independentziaren aurkako emaitza nagusitu, politikagintza indartuta aterako da, izan be, prozesu demokratikoaren ariketaren bidez, herritarra aberastu egiten da. Liburua irakurri ostean eta Calzadak aipatzen duen ekintzailetasuna bultzatzeko eta proposatzen dituen kanpoko lagunengana hurbiltzeko bide egokia deritzot, lehenik eta behin, bere teoria eta proposamenak zehatzago ezagutzeari, halandaze, ildo hori jorratzen hasteko ondorengo proposamenak bururatu zaizkit:

  • Interesgarria litzateke Calzadaren hitzaldi bat antolatzea Durangon. Hainbat alderdi, elkarte eta erakunde ditugu horrelakoak eratzeko azpiegitura eta eskarmentua dutenak; Gerediaga, Plateruena, Arte eta Historia museoa???
  • Liburu honi buruzko solasaldi dialogikoek ere Calzadaren teoriak sakontzen lagunduko ligukete, esate baterako Biblioteka publikoetan dauden irakurle txokoak abiapuntu egokiak izan daitezkeelakoan nago.

 

Edozelan be, indepentziaren aldekoa izan ala ez, merezi du liburua irakurtzea, nik uste.

www.PostIndependence.org

www.youtube.com/watch?v=hdifFVaqE7E

http://www.lecturayvida.fahce.unlp.edu.ar/numeros/a27n1/27_01_Martins.pdf

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Itziar

    Marisa burutzen ba da zure ideia, solasaldiena edo Calzadaren aurkezpenarena, joan nahi dut. Abisatu mesedez.
    Nire ustez Independentziarako bidea ez da politikoa soilik, hala bada porrot egitera doa. Euskal gizartearen erabateko inplikazioa behar du. Gizartearen eskabidea izan behar du gero noski politikoki bultzatuta baina ez alderantziz. Horretarako eta gizartea konzientziatzen asteko zurelako ekintzak behar ditugu.

    Deja una Respuesta
  2. Itziar

    Marisa burutzen ba da zure ideia, solasaldiena edo Calzadaren aurkezpenarena, joan nahi dut. Abisatu mesedez.
    Nire ustez Independentziarako bidea ez da politikoa soilik, hala bada porrot egitera doa. Euskal gizartearen erabateko inplikazioa behar du. Gizartearen eskabidea izan behar du gero noski politikoki bultzatuta baina ez alderantziz. Horretarako eta gizartea konzientziatzen asteko zurelako ekintzak behar ditugu.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados