Grupo Ortasa Abadiño
Berrizko Udala
Haizetara Amorebieta
Dendak Bai

Plateruen erronka

Plateruen erronka

Txizaren prezioa

Azaroaren azken egun umel eta euritsuan tinko eta ozen bota du Erika Urangak, Plateruenako kulturgintza arduradunak, ???PLATERUENA EZ DA ITXIKO??? esaldia, antzokian bildutako hainbat kultur eragile, kulturgile eta kulturzaleren aurrean.

Erikaren berbek, azken boladan han hor hemen entzuten izan diren hil kanpai hotsetatik urrundu eta lasaitu egin gaituzte. Izan ere, argazkian Plateruena hutsik agertzen bada be, antzoki bete lagun batu baikara bertan egoeraren berri jasoteko asmoz.

Auzolanaz eta prozesu parte-hartzaileaz hitz egin dute plateruek eta BEZERO + PROTAGONISTA +ERABAKITZAILE izatera gonbidatu gaituzte. Goitik behera baino, behetik gora eraikitako eredua aurkeztu digute; egitasmo baten inguruan eraikitako prozesu parte-hartzailea. Erronka ederra, nik uste.

Egia esan auzolana aspaldikoa da gure herrian. Ez da berria, nahiz eta azken aldian aparkatu samar dugun. Auzolana ekiteko, antolatzeko eta egiteko modu bat da. Euskal Herri honen izaeraren ondare gisa ulertzen dute askok eta duen balioa aitortu ahal diogu eta martxan jarri.

Bestalde, akatsak ere egin dituztela esan digute plateruek. Nork ez ditu egin ba akatsak? Nik akatsak baino gabeziak esango nuke baina, sasoiz gaude hutsuneak betetzeko, beti ere gogoa, borondatea eta antolaketa egokia baditugu behintzat.

Eta ibilbidearen errepasoa egin ondoren iritzia emateko aukera izan dugu.Ni neuri iritzia emateko aukera beti iruditu zait eskubide itzela. Hainbeste urte eman genuen ahorik zabaldu ezinda!.

Halan zein holan, iritziak batu eta forma ematea ez da izango lan makala. Egitasmoa burutzeko erronkek bertigoa ere eman diezagukete baina merezi dute. Hori bai erronkek KONPROMISOA ere eskatzen dute.

Halandaze, hor dugu deia eta erronka, hortxe auzolanean aritzeko aukera. Ea plateruek ateak zabaltzen horretan asmatzen duten eta sartzera animatzen garen.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados