UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Zezenak dira?

Ze ederto ibili garen jaietan eguraldi ezin hobeari esker! Zenbat disfrutatu dugun! Hainbat eta hainbat ekitaldi atsegin baina, Durangoko kaletarrek ganadu kontuan erabiltzen duten, eta urtero deigarria iruditu zaidan, lexikoa aipatu gura dut.

Kazetariek zein jai antolatzailek honelakoak erabiltzen dituzte maiz: Los Zezenak Dira. Las Zezenak Dira. Badatoz Zezenak dira Durango Uriko Alde Zaharreko kaleetara. edota, Una Zezenak Dira muy accidentada. Gazteleraz ostera, ???vaquillas??? berba ere erabiltzen dute, ???cinco jornadas de Zezenak Dira. Las vaquillas??????

Zertan geratzen gara? Zezenak ala vaquillak dira Durangon ibiltzen direnak?

Egia esan, zezenak zein bigantxak edo larrabehiak izan, ez dira nire gustukoak. Julenek bere zutabean aipatu zuen lez gizonen jaia da gehien bat. Gizonkeria adierazteko antolatutakoa iruditu zait beti. Gainera, animalia jolaserako erabiltzen da. Nik gurago ganaduok larrean ikusi, belarra jaten edo etzanda, euren lekuan, kalean sokatik tiraka baino.

Bestalde, aipagarria da bigantxok ez dituztela musutruk ekartzen gure hurira. Jaso ditudan datuak benetakoak badira hauxe da aurrekontua:

ZEZENAK DIRA: 16.522,91 ??? (2.752.803 pezeta)

  • Bigantxak 9.213,00 ???
  • Asegurua Helduentzako sokamuturrak – RC 1.220,45 ???
  • Istripuentzako Asegurua Helduentzako sok. 1.102,42 ???
  • Albaitaria 810,00 ???
  • Dultzaineroak 1.500,00 ???
  • Eskularruak 89,15 ???
  • Hiru soga 311,52 ???
  • Kamisetak eta sudaderak 536,39 ???
  • Gurutz Gorriko asistentzia 1.739,98 ???

Diru hori ekitaldi kulturaletan gastatuko balitz, edota, diru horrekin berdintasuna lantzeko tailerrak antolatuko balira, beste kuku batek joko liguke, esate baterako, agian pregoilari txikiak be ???durangueses??? esateaz gain ???duranguesas??? be esango luke.

Kontuak kontu, penaz esan behar izan diogu agur Patxikotxuri txaranga musikaz eta txapligu-hotsez. Datorren urtean berriro etorri den itxaropena geratzen zaigu.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Ekitaldi kulturala

    Zerda ekitaldi kulturala eta zer ez da ekitaldi kulturala? gizonkeria, andrakeria… En fin sin comentarios.

    Deja una Respuesta
  2. Ekitaldi kulturala

    Zerda ekitaldi kulturala eta zer ez da ekitaldi kulturala? gizonkeria, andrakeria… En fin sin comentarios.

    Deja una Respuesta
  3. Josune

    hoio ok hori, Marisa!!!!!!
    me gusta lo de la “gizonkeria” y lo de kaletarren hizkera.
    ganera proposamen bikaina proposatzen duzuna!!!!!!!

    Deja una Respuesta
  4. Josune

    hoio ok hori, Marisa!!!!!!
    me gusta lo de la “gizonkeria” y lo de kaletarren hizkera.
    ganera proposamen bikaina proposatzen duzuna!!!!!!!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados