Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Ardura politikoa

Politika egitea ez da hain zaila baldin eta ardura politikoa badago. Horretarako herritarrak partaide sentitu behar dira herriko erabakietan, beraien parte hartzea sustatu behar da eta erabakitzeko ahalmena eman. Alderdikeriak utzi behar dira alde batera eta herrian eta herritarrengan jarri mira.

Herritarrak izan behar dira herriak zein norabide hartu behar duen erabaki behar dutenak eta udalak soilik berau betetzeko bideak eskaini behar die, dituen baliabideak erabiliz eta inpartzialitate osoz. Udalean gaudenok herritarren ordezkari baikara eta ez soilik 4 urtean behin.

Herritarrek hitza eta erabaki ahalmena izateak, batzuetan norberaren gogoko ez diren erabakiak onartzea suposatuko du eta hau ere onartu beharra dago. Aipatu bezala politika egitea ez da hain zaila.

Aldiz alderdi batek, bere nahiak inposatu nahi dituenean eta instituzioak erabili etekin propioa ateratzeko, orduan obstakulu lehiaketa bezala bizitzen dute, aurreko astean PNVko bozeramaileak kontatzen zuen moduan. Obstakulu lehiaketa bat bihurtzen da, hain zuzen 4 urteko obstakulu lehiaketa bat.

Bertan edozer (herritarrak udaletxea arrotz bezala sentiaraztea, erdixkako egiak erabiltzea, udaleko baliabideak moztea edo jartzea, egunkari propioak egitea egunero agertzeko eta beste alderdiei sinesgarritasuna kentzeko …) erabili behar dute lehenak ailegatzeko eta traba ugari (beraien nahiekin bat ez doazen herritarrak, beraien jarraitzaile izanik egiten duten politika arduragabeaz konturatu diren herritarrak, alderdi batzuen jarraipen zuzena edo jaurlaritzako kontu batzordearen zuzenketa mordoa…) gainditu behar izaten dituzte, suposatzen dut nekagarria izan behar duela.

Lehiaketa horren helmugara lehenengo iristeak pribilegio desberdinak izatea suposatzen die (opariak, soldata paregabeak, baita beraiek erabakitzea gure diruarekin zer egin eta nork egin).

Guk (Bildu) ez dugu obstakulu lehiaketa bat bezala bizi, ez dugu politika mota horretan sinisten, ez dugu nahi pribilegiorik. Lehen aipatu bezala guk herritarren udalean sinisten dugu, non herritarrek erabakitzen duten herriaren norabidea eta gu soilik errazten saiatzen gara.   

Guk uste dugu herritarrak argiak direla eta politika mota horrek egunak zenbatuak dituela jasaingaitza baita krisiak erakutsi digun moduan. Zorionez, denbora aurrera joan ahala gero eta jende gehiago da horretaz ohartzen ari dena. Beraz politika mota hori jarraitzen duten bitartean obstakulu lehiaketa gero eta luzeagoa egingo zaie eta momenturen batean agian ez dira helmugara lehenak ailegatuko. Zorte on zuen lehiaketa horretan!! Guk gure bidea egiteari (herritarron udala) jarraituko diogu eta!!

Durangoko zinegotzia (EH Bildu)

Artículos: 25
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados