Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Mundu aldrebesa

Adineko programari esker nire gurasoak Kanariar uharteetara joan dira. Badakizue, hamabost egunerako lau izarreko hotelera, yakuzirekin, pentsio osoa eta guzti hori euro gutxiren truke. Jubilaziora heltzen garenean, geu ere  bidaiatzeko aukera izango dugu. Beno, dena ez bada okertzen. Frantziak erretiro adina 60 urtetik 62 urtera atzeratzea erabaki du eta pentsio osoa jaso ahal izateko adina 65 urtetik 67ra, beharrezko urteak kotizatu barik izanez gero. Ai, ene! Beno, kontua da,  erretiro adinara heltzen garenerako, ez dakit…zer izango den. Hori beste kontu bat da.

Nire gurasoak, adineko beste guztiak bezala,  eguraldi ona eta aisialdi bila joan dira. Ez dira oso ausartak baina 65 urte bete dituztenetik bidaiatzea erabaki dute. Guri oporrak amaitzen zaizkigunean, beraien oporraldia hasten da.“Nora joango gara? Ene, ba, eguzkia eta tenperatura epelak egiten dituen toki batera”. Aurten, Tenerifera joatea erabaki dute. Hemen udazkenean sartu-sartuak, negua ia gainean, eta nire gurasoak kanariar uharteetan ia beti eguzkia eta tenperaturak epelak egiten dituen lekura.

Baina aurten eta Tenerifeko aireportuko atarian, hegaldien joan-etorriarekin batera bidaiariak etengabe sartu eta irten ikusten zituzten bitartean, argazki kamara eraman zuten  eta…ekin! Negu gorrian eta hotzenean garatzen den istorioa ematen zuen. Ezin zuten sinetsi.

Batzuk praka motzean, txankletak, soinekoa, sandaliak, galtza motz edo piratak soinean; besteak, lepoa bufandaz estalita, neguko bota eta zamarra lodiekin. Lehenak, jakina, Kanariar uharteetara joanez gero eraman beharreko erropakin jantzitako estatu espainoleko turistak eta bertan bizi diren bidaiari arruntak. Bigarrenak, negu gorrian bizitzera behartuak dauden hiritarrak. Halako batean, han non ikusten dituzten beste bi senide maleta handi banarekin atetik irteten. Ezagunak ziren . “Baina…zer da hau? Urrian  eta Tenerifen euria eta hotza?”, harrituta zeuden. Durangaldetik joandako  jubilatuak ziren . Eta han zer topatuko eta, aireportuaren atarian, sarrera eta inguruko autoak elurraz , jendea neguz jantzita, eta ezin zeru urdina ikusi. Bien bitartean, hemen eguzkia ederra, zerua urdina eta goizetan nahiz eta tenperatura hotzak izan, eguerdi parterako epeltzen dira eta eguraldi atsegina dugu. Hemen ere, badaki hego haizea eta aparteko egunak egiten, udazkenean.

Ezin sinetsi baina horrela izan da. Urte osoan, eguraldi ona  egiten duen tokian okerrera jo du eguraldiak  eta hemen, bien bitartean eguzkia eta adi! asteburu honetarako, egoera horia iragarri dute. Haize bolada indartsuak espero dira eta badaezpada, kontuz! Ez dakit zenbait , baina  alerta egoera horiak eta laranjak izan ditugu… ba. Hau da mundu aldrebesa!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados