Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Klenbuterola, hipotesiak eta antzerkia

Sinopsia: Alberto Contador txirrindulari handiari dopatu izana leporatu dio Txirrindularitzako Nazioarteko Batasunak (UCI). Contador berak, beste txirrindulariek, kazetariek, etab. bota dituzte hipotesiak. Nik ere botako ditut, baina esan beharrik ez dago, Contador, behiak eta nekazariak errugabeak direla uste dudala. Hau zuentzako fikzioa baino ez da:

1. eszena
(Frantziako Tourreko atseden jardunaldia da, Alberto Contador bere taldekideekin batera afaltzera doa, entrenamendu laburra egin ostean. Zer eta haragia tokatu zaie afaltzeko…)
–   Goxo-goxoa zegok txuletoia! – esaten du gosebera Contadorrek.
–   Nik ez diot itxura ona ikusten – erantzuten du taldeko buru den Vinokourov-ek.
–   Jan lasai, mugaren bestaldetik, Euskal Herritik ekarri du lagun zahar batek eta – gaineratzen du beste mahaikide batek.

“Iruneko txuletoiaren biktima” izan omen da Alberto Contador, Euskal Okelaren biktima, alegia. Horixe zioen Euskal herriaz, txuletoiez eta biktimez asko dakien El Mundo egunkariak. Atzorarte susmagarriak ez ziren behiak (behi euskaldunak) ere susmagarritzat jo dituzte. Behiek, nekazariek eta Euskal Herriko larreei bota zaie errua.

2. eszena
(Behi orroa entzuten da Euskal Herriko edozein herri txikitako landa batean…)
–    Muuu, hartu al dun hire gaurko dosia?
–    Bai, badakin azkenaldian doblea ematen didala ugazabak!
–    Nik nahiago nian klenbuterolik bako pentsua, baina tira, neuk ere hartu diat nirea!

Txirrindulariek abokatuak dituzten moduan, behiek ere abokatuak izan beharko dituzte. Demagun, Irungo behi baten abokatuak goian jarri dudan elkarrizketa hori aipatzen duela epaiketa batean. “Errua ez da behiarena izan, klenbuteroldun pentsua eman dion baserritarrarena izan da”, azalduko du.

3. eszena
(Urtarrila da, eta sagardotegien denboraldia hasi da Euskal Herrian. Bi lagun mahaian eseri dira, Astigarragako sagardotegian, eta etorri zaie zerbitzaria)
–   Aizu mutil, nongoa da ematen duzuen okela?
– Nongoa izango da ba, Irunekoa! – erantzuten du zerbitzariak. Klenbuterolduna ala klenbuterolik bakoa nahi duzue? Gordina ala ondo egina?
– Bromatan ala? Klenbuterolduna eta gordina.

“Norena da errua? Errua ez da Contadorrena eta ezta nekazariarena ere”, esango du baserritarraren abokatuak, “errua gurea da, guztiona, klenbuteroldun Iruneko txuletoi merkea eta goxoa eskatzeagatik; hori ikusita behiak bizikleta hartu du eta klenbuterola erostera  joan da taberna batera”.

Ondorioa: librea da hipotesiak eta istorioak asmatzea. Baina bakean utzi bakean dagoena. Bakean utzi bertako behiak eta Euskal Herriko okela ekoizleak. Nekazaritzak ez du traba gehiago behar. Kontrolak pasatu behar dituenak kontrolak pasatzen ditu; eta pasatu baina gainditzen ez dituenari eman diezaiogun azalpenak emateko eskubidea, baina besteen izena zikindu gabe. 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados