Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Esperantza

Oporrak  amaitu dira eta orain uda osteko sindromea dator. Ez dakit gizakiak asmatutako kontua ote den. Egia esan, oporretan oso ondo bizitzeko aukera izaten da. Ez da goiz goizetik esnatu beharrik ezta presaka ibili beharrik. Gure egunerokotasunaren erritmoa asko jeisten da eta ene ama, zelako ondo bizi garen. Hemendik aurrera, bakoitza bere lanera itzuliko da,  ikasleak eskolara, eta etxeko andrak eguneroko lanak egitera…

Beste kurtso berri bati emango zaio hasiera. Ez dakigu nolakoa izango den baina ona izango denaren esperantzarekin hasiera emango diogu. Langabezian egon ondoren, lana aurkituko denaren esperantza, babes ofizialeko etxea tokatuko zaizunaren gogoa, maite duzunarekin elkar bizitzeko asmoak , eta hurrengo opor egunak noiz iritsiko direnaren zain. Gauzak aldatu egingo dira eta dena hobeto joango da. Esperantza honekin errezagoa egingo da kurtso berriaren hasiera. 

Lan munduan, langabezi tasak behera egin duela dirudi, eta krisi ekonomiko honetatik irtetzeko ahaleginak egiten direla esaten dute adituek. Ekonomia bere onera bueltatzen ari da. Bai behintzat barne produktu gordina aintzat hartuz gero: %1,5 igo da urtebetean. Industriaren gorakadari esker batez ere. Normalean, zerbitzuak izan ohi dira hazkundearen oinarria, baina bigarren hiruhilekoan industria izan da. Ia dena konpontzen den eta pobrezia eta langabezi tasa desagertzen diren.

Eskolan gure seme alabek beste kurtso berri bati ekingo diote. Ilusioz itzuliko dira, eskolako lagunak ikusteko eta gela berria nolako izango den jakiteko eta ia zein izango den aurtengo maisua edo andereñoa. Irakasleek ere lanera bueltatuko dira eta gurasoek kontuak ateratzen hasiko dira. Ene, ez dakit hile amaierara irisiko garen! Liburu berriak, eskolako kuotaren igoera, eskolaz kanpoko ekintzak, erropa berria erosi beharra eta oraindik heltzear dauden gure herriko festetako gastuak.

Politika arloan kurtso hau oso garrantzitsua izango da alderdi polikoentzat. Bistan udal hauteskundeak dauzkagu. Momentuz hile batzuk geratzen dira baina denen begirada hor dago jarrita. Oraindik  argitu beharreko datuak publikoak egin beharko dituzte. Zeintzuk izango diren aukeztuko diren taldeak, zelan aukeztuko diren, zein izango den aurkeztuko duten programa eta zeintzuk aurrera eramango diren koalizioak.

Erronka handiko ikasturtea izango da eta esperantza horrekin kurtsoari hasiera ematea errezagoa izango da. Laneko lagunak ikusteko irrikatzen gaude, eta beraien udako abenturak zeintzuk izan diren ezagutzeko eta seme alaben irakasle berria nor izango den eta zein gelatan egongo denaren ilusioarekin. Animo, lagun!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados