Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Islandia

Islandiako sumendiak eragindako errauts lainoak traba ugariak sortu ditu Europako aireportuetan. Bizkaian, Loiuko aireportuan, hegaldiak bertan behera utzi zituzten eta igandean ez ziren hegazkinak ailegatu. Bestelako eragozpenak ere fakturazioan, eta jende ilara handiak sortu ziren. Egoeraren aurrean, drama handiak bizi izan dira, Islandiako Eyjafjallajokoll izena duen sumendi honek eragindako errauts lainoen ondorioz, Europa osoko aireportuaetan; Londres, Manchester, Edimburgo, Glasgow, Oslo edota Belfastekoak itxi egin zituzten eta aste honetan, Bilboko aireportuan izan dira buru hausteak.

Aipatutako Europako aireportuak itxi ondoren eta handik gutxira, hegazkin konpainiak 1.300 milloi dolar galtzen ari zirela egunero eta aire eremuan ezarri zituzten neurriak gehiegizkoak zirela galdetzen hasi ziren. Europako aireportuak ohiko martxan berreskuratzen hasi ziren, ia astebetez Islandiako sumendi baten erupzioak kaosa eragin eta gero.

Konpainia handiko galera ekonomikoen gainetik, bidaiarien segurtasuna dagoela uste izan dut. Publizitate kanpainetan entzun dut, ???bidaiarien segurtasuna dago gauza guztien gainetik???. Gertaera hau ikusirik, zalantzak ditut.

Sumendi honek eragindako kaosaren inguruan idatzitako artikuluak miatzen ari naizen bitartean Interneten, Islandia eta sumendi honi buruzko irudiak aurkitu ditut. Irudi ikusgarriak dira. Oso ezezaguna izan da Islandia eta orain, sumendi honek eragindu duenarekin, irla honi buruzko datuak aurkitu ditut. Horrelako gertaerak eman behar dira hain ezezagunak baina era berean, ikusgarriak diren munduko bazterrak ezagutzeko? Ba agian, bai.

Miatzen hasia naiz eta mendizale nafar batek beste bost lagunekin batera, Islandiara bizikletaz egindako bidai bat kontatzen du. ???Lekuak benetan ederrak daude baina ikusi beharreko zenbait zonalde aipatzeaz gain, Europako sumendirik handienetakoa den Hekla aipatzen du. Ikusgarria da irla”.

Irudi harrigarriak eta benetan politak daude interneten baina badakizue, martxoaren 6ean erreferenduma ospatu zutela eta Islandian armadarik ez dagoela? Egia da. Icesave legearen kontra edo aldeko jarrera erakusteko erreferenduma antolatu zuen gobernuak. Lege honek zor pribatuaren nazionalizazioa aurreikusten zuen eta horretarako, zor pribatuak ordaintzeko, neurri ekonomiko zorrotzak jartzeko proposamena egin zuen gobernuak. Erreferenduma egitea erabaki ondoren, eta biztanleariaren %60aren apartehartzea ikusirik, ezetzak irabazi zuen.

Orain ikusi beharko da. Neoliberalismoaren kontrako neurria da eta ez dakit, ba, islandiarren borondatea eta hitza errespetatuko den. Behintzat, iritzia emateko aukera izan dute erreferendumaren bitartez. Ikas dezagun!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados