Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

“Koloretako etorkizunerako” Go B(l)ack’ kontzertuak doinu afro-amerikarrak eskainiko ditu

“Koloretako etorkizunerako” Go B(l)ack’ kontzertuak doinu afro-amerikarrak eskainiko ditu

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian errepasoa egingo diote gaur, ostirala 26, gaueko 21.30etatik aurrera, musika afro-amerikarraren historiari. “XIX. mendeko New Orleansetik  XXI.eko Durangorako bidaia” honi ‘Koloretako etorkizunerako… Go B(l)ack’ izen jarri diote eta agerraldian elkarlanean arituko dira Bartolome Ertzilla musika eskolako Bart…Sax! taldea, Beat Salad kolektiboko kideak eta hainbat gonbidatu.

‘Koloretako etorkizunerako… Go B(l)ack’ ikuskizuna swing jazz, funk & black roots grooves doinuekin osatuko da. Izenburuak dion bezala, “aurrera egiteko, begirada atzera botako dugu lehenengo, eta gaur egun musika amerikar herrikoia bihurtu den musikaren jatorrira bidaiatuko dugu”, agerraldiko arduradunen esanetan.

Bart…Sax! sax big band taldeak eta Beat Salad kolektiboko lau kiderekin batera hainbat musikari izango dira Plateruenako agertokian, guztira 22 musikariko banda erraldoia osatuz. Ikuskizuna osatzeko bateria, kontrabaxu, baxu elektriko, gitarra eta piano joleekin batera, abeslari bat, 2 MC, DJ bat eta trantsizioak egiteaz arduratuko den produktore bat arituko dira.

Antolatzaileek “%100 zuzeneko musika” izango dela azpimarratu dute eta saioa “scratchez eta efektuz jantzia” egongo dela aipatu dute. Gainera, bidaia honetan parte hartzen duten jatorri eta adin desberdinetako musikariak, adi egongo dira DJak markatutako norabideari.


Free jazz

‘Koloretako etorkizunerako… Go B(l)ack’ ikuskizuna garai eta estilo desberdinetako doinuekin osatuko da eta ekitaldia “irrati emanaldia balitz egindako lan kontzeptuala izango da”, Beat Salad-eko Arkaitz Cayado ‘Itsua’ren esanetan. 

Ikuskizuna kotoi plantazioetako doinuetan abiatuko da eta jarraian Blues ilun eta bortitzak zeharkatuko ditu; saloietako Ragtimean, New Orleanseko Dixian eta Swing eta Big Band doinu handien murgilduko da; Soul eta Rockaren jaiotzetik Free Jazz eta esperimentaziorako jauzia egingo du eta, amaieran, gaur eguneko Hip Hop kale doinuak entzungo dira.

Ordu eta erdi iraungo du ikuskizunak eta agerraldia adin eta gustu guztietako publikoari zuzenduta dago.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados