Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

‘Erein egune’k formakuntza, aisialdia eta kultura eskaintza urria salatuko du

‘Erein egune’k formakuntza, aisialdia eta kultura eskaintza urria salatuko du

Durangoko gazte talde batek antolatutako ‘Erein egune’ ospatuko da larunbatean Durangoko Santa Ana plazan. Egunean zehar tailerrak eta beste hainbat ekintza egongo dira, jaiaren asmoa “formakuntza, aisialdi eta kultura eskaintza” urria salatzea eta “gazteon arteko harreman ezari” aurre egitea dela.

‘Norberan hazixe ereinde, denon uzta jaso!’ goiburupean prestatutako egitaraua eguerdiko 12.00etan hasiko da, bertaratzen direnei ongi etorria emanez. 13.30ean ‘Sormenez hazi’ ekimenean prestatutako tatuaje, dantza eta berrerabilpen taillerrak hasiko dira eta 15.30ean ‘Ernaltzeko bazkaria’ri ekingo diote. Ospakizuna amaitzeko ‘Erritmoz loratu’ko dituzte erdiguneko kaleak 17.30etatik aurrera, batukada baten laguntzarekin.

‘Erein egune’ren antolatzaileak orain urte bete identifikatu zituzten gazteen gabeziak eta horiei irtenbidea emateko, eta “beharrezko baliabideak aldarrikatzeko”, elkartzen hasi zen gazte talde bat. Durangon aldaketak lortzeko urte betez lanean aritu ondoren, gazteen arazoak “bistaratu eta herrian aldaketak praktikan jartzeko” asmoa erakutsi dute.

Ekimen honetan parte hartzeko tiketak jarri dituzte salgai 4 euroren truke, Durangoko Muga-n, Mesoi Barrian eta Intxaurren; Zaldibarko Castet-en; Otxandioko Txokoan; eta Elorrioko Gaztetxean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados