Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Eneko Sagardoy aktore durangarra San Agustineko oholtzara igoko da igandean

Eneko Sagardoy aktore durangarra San Agustineko oholtzara igoko da igandean

Bilboko Arriaga Antzokian urriaren 29an estreinatu eta Azpeitiko Antzerki Jardunaldietan antzeztu ondoren, Durangoko San Agustin Kultur Gunean taularatuko da igandean, azaroak 23 arratsaldeko zazpietan, Josep Maria Miro i Corominak idatzitako ‘Arkimedesen Printzipioa’ antzezlana. Agerraldiko protagonista Eneko Sagardoy antzezle durangarra da eta berarekin batera Tessa Andonegi, Xabier Ortuzar eta Aitor Fernandino izango dira oholtzan.

Maskaradak ekoitzi eta Carlos Panerak zuzentzen duen antzezlana “gizarte axolagabearen muturreko parabola da, benetakoa ala ez den gertaera abiapuntua izanik” konpainiaren esanetan. Istorioaren oinarrian haur igeriketa taldeko entrenatzaileak mutiko bati ahoan emandako musu baten datza. Edo hori da behintzat neskatila batek azaltzen duena.

Sagardoy gorpuzten duen entrenatzaileak berriz, masailean emandako musua baino ez da izan baieztatzen du behin eta berriz; baina zalantza hor dago. Bazegoen asmo lizunik? Eztabaida sare sozialetara helduko da eta berria saihetsezineko zurrunbiloa bihurtuko da.

Miro i Coromina egileak antzerki-testuen Born lehiaketa ospetsua irabazi zuen 2011n ‘Arkimedesen Printzipioa’ obrarekin. Jatorrizko testua Iñaki Ziarrustak euskaratu zuen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados