Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Izarren Distira, gazteei euskarazko espazioak eskaintzeko egitasmoa

Izarren Distira, gazteei euskarazko espazioak eskaintzeko egitasmoa

Izarren Distira ekimena martxan da Durangaldean. Amankomunazgoak eratutako  gazteei zuzendutako ekimenak, hirugarren edizioa beteko du aurten. Nobedadeen artean kazetari tailerra, lehiaketa eta entsegu maratoia izango dira. Gala datorren azaroaren 10ean izango da Plateruena Kafe Antzokian.

Azken edizioetako talentu lehiaketaz gain, aurten kazetaritza tailerra egingo da, hilaren 20an eta Durangoko Behargintzan. Parte-hartzaile gazteek Izarren Distiraren inguruko artikulu, elkarrizketa edo albiste bat egin behar izango dute. Egitasmoaren arduradunek aurkezpenean aurreratu dutenez, bertan Izarren Distirako “makin-off”-a grabatzen hasiko dira.

Entsegu maratoia, berriz, hilaren 27an izango da Zaldibarren. Bertan, artista eta dinamizatzaileak egongo dira gazteei aholkuak eman eta beraien ikuskizunak hobetzen laguntzeko.

Amankomunazgotik aurreratu dutenez, hautaketa probak urriaren 29an Abadiñon, 30ean Elorrion eta azaroaren 5ean Berrizen izango dira hurrenez hurren. Azaroaren 10ean, berriz, Durangoko Plateruena Antzokian ospatuko da gala. Talde irabazleak Port Aventurarako bidaia eskuratuko du, eta parte-hartzaile guztiek sariren bat izango dute.

 

“Esperientzia positiboak”

Oskar Zarrabeitia, Durangaldeko Amankomunazgoko presidenteak azpimarratu duenez, “euskara gozamenarekin lotzea, gazteek euskararekiko esperientzia positiboak izan ditzaten, euskararen erabilera esparru ez formaletan sustatzea eta euskaraz erlazionatzeko esparru berriak sortzeko”, jaio zen Izarren Distira egitasmoa.

Informazio gehiago eta izen ematea: durangaldea@izarrendistira.com. Tuentiren bitartez: bilatu Amaia Distira eta datuak mezu pribatu baten bitartez bidali. Telefonoa: 663 841 575.

 DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados