Grupo Ortasa Abadiño
Berrizko Udala
Haizetara Amorebieta
Dendak Bai

Atxarteko harrobietara bisita gidatua egingo dute larunbatean

Atxarte Osatzen proiektuak, bisita parte-hartzaile bat antolatu du Atxarteko bi harrobietara, ekainaren 20rako. Harrobia berreskuratzeko prozesuaren baitan garatzen ari den herritarren parte-hartze egitasmoaren parte da ekitaldia.

Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da, Olondotik (Mendiola), eta handik abiatuta, parte-hartzaileak oinez joango dira. Ibilbideak aukera emango du harrobien gaur egungo egoera zuzenean ezagutzeko, eta haien berreskuratzea zer testuingurutan planteatzen den ulertzeko.

Jardunaldian zehar bi hitzartze egingo dira, gai honetan adituak diren bi lagunen eskutik. Pilar Barraquetak, EKOSeko kideak —ingurumen arloko aholkularitza, ikerketa eta kontsultoria eskaintzen duen erakundea—, eta Aitor Arrizabalagak, biologoak eta GABAKo kideak, ikuspegi teknikoa eskainiko dute harrobien ingurumen-egoerari eta haien lehengoratzeko aukerei buruz.

Bisita eta hitzaldiak amaitu ondoren, luntxa egingo da Errekatxo Elkartean, eta han, parte-hartzaileek elkar ezagutzeko eta ideiak trukatzeko aukera izango dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados