Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Eider Eibarrek eta Iskander Sagarminagak Kokolulu erronka gainditu dute Hawaiin

Iskander Sagarminaga igerilariak eta Eider Eibar ilustratzaile zornotzarrak Kokolulu abenturako erronka nagusia lortu dute Hawaiin. Aurreko asteazkenean, 6an, goizeko 01:30ean hasi zuen Iskanderrek Ka‘iwi kanala zeharkatzeko saiakera, Eider bidelagun zuela txalupan, eta 19 orduren ostean amaitu du 42 kilometroko itsas-zeharkaldi gogorra. Gainera, haize bortitzengatik kontrako norabidean egin behar izan dute zeharkaldia, hau da, O’ahutik Moloka’ira.

Hasierako aurreikuspena 15 ordutan helmugara iristea bazen ere, itsas korronteek egoera asko zaildu dute, eta Iskanderrek denbora luzez korrontearen aurka egin behar izan du igerian. Horrek erronka are gogorrago egin du, munduko itsas-zeharkaldi zailenetako batean.

Ka‘iwi kanala Ozeano Barean dago, Hawaiiko uharteen artean, eta olatu handiak, korronte indartsuak eta itsas-baldintza aldakorrak ditu ezaugarri. Gainera, marrazoak eta marmoka pozoitsuak egoten dira. “Gogorra baino gogorragoa izan da, baina bueno, badaukat Moloka’i eginda”, aitortu du igerilariak, erronka betetzeak eragindako poza ezkutatu ezinik.

Kokoak unibertsoa

Erronka osoaren berri @kokoakgara Instagrameko kontutik eman dute. Eider Eibarrek berak azaldu duenez, erronka ez da soilik kirol balentria bat. Hawaiin egindako egonaldian, gainera, koko misteriotsuen bila ere aritu dira, Kokoak unibertsoaren barruko kontakizuna osatzeko. Kokolulu proiektuaren abentura osoa sare sozialen eta kokoak.eus atariaren bidez kontatzen ari dira, ilustrazioa, ikus-entzunezkoak eta narrazioa uztartuz.

Lortutako zeharkaldia beste mugarri handi bat da Zazpi Itsasoak (Oceans Seven) nazioarteko erronkan. Aurretik Mantxako kanala, Manhattaneko bira, Santa Katalina kanala eta Ipar Kanala gainditu dituzte, eta Hawaiikoa laugarren urratsa izan da erronka ospetsua osatzeko bidean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados