Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangok euskararen inguruko hausnarketara gonbidatzen du mural parte-hartzaileekin

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Durangoko Udalak sentsibilizazio-kanpaina bat eta kultur egitarau ireki eta parte-hartzaile bat antolatu ditu udalerriko egunerokotasunean euskararen presentzia indartzeko, bere erabilera sustatzeko eta haren ondare-balioari buruzko hausnarketa kolektiboa bultzatzeko helburuarekin.

Abenduaren 3aren atarian, azaroaren 24tik 28ra bitartean, girotze- eta parte-hartze-kanpaina bat garatuko da herriko hainbat gunetan, “Zer kolore du euskarak?” lelopean. Ekimen honen bidez, herritarrak gonbidatu nahi dira hausnarketa egitera eta modu sortzailean adieraztera zer irudikatzen duen euskara bakoitzarentzat.

Horretarako, bi euskarri parte-hartzaile mota jarriko dira herrian:

  • Paperezko muralak, batez ere hezkuntza-eremura zuzendutakoak, ikastetxe hauetan izango dira ikusgai: Landako Eskola, Zabalarra, Kurutziaga Ikastola, Maristak, Jesuitak, San Antonio, Nevers, Ibaizabal, Durango BHI, AEK eta Udal Euskaltegia.
  • Postontzi edo parte-hartze kutxak, berriz, udal-eraikin eta gune hauetan jarriko dira: Kirolak I eta II kiroldegiak, Bizenta Mogel liburutegia, museoa, musika eskola, Andragunea, Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (udaletxea), turismo bulegoa, San Agustin Kultur Gunea eta Intxaurrondo gazte zentroa.

Herritarrek euskarri hauen bidez “Zer kolore du euskarak?” galderari erantzun ahal izango diote, hitzak, esaldi laburrak edo marrazkiak erabilita. Ekarpen horiek guztiak azaroaren 28an jasoko dira, eta, ondoren, aztertu eta landu egingo dira irudi bateratu bat sortzeko. Emaitza hori visual thinking dinamika baten bidez aurkeztuko da Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusian.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, hiru hitzordu nabarmen izango dira. Goizean, 11:00etan, adierazpen instituzionala egingo da Udal Euskaltegian. Arratsaldean,

17:30ean, mahai-inguru bat izango da San Agustin Kultur Gunearen sarreran. Bertan, Durangoko hainbat profesional eta sortzailek parte hartuko dute, euskarak gaur egungo testuinguruan dituen erronka eta aukerei buruz eztabaidatzeko. Ondoren, 18:30ean, herritarren ekarpenekin osatutako “Zer kolore du euskarak?” dinamika bisuala aurkeztuko da. Ekitaldi hau Usue Egia ilustratzailearen parte-hartzearekin egingo da, eta Aroa Blanco eta Maite Lopez artistak arduratuko dira girotze lanaz.

‘Arestian, egun…!’

Azkenik, abenduaren 4an, 19:00etan, kultura gune berean aurkeztuko da “Arestian, egun…!” izeneko ikuskizun literario-musikala, Andoni Egañak, Aitor Furundarenak eta Andoni Salomerok sortua. Emankizun honek Gabriel Arestiren figura omenduko du, haren heriotzaren 50. urteurrena dela eta.

“Euskararen Nazioarteko Eguna Durangon ospakizun bizia, irekia eta parte-hartzailea izatea nahi dugu, pertsona bakoitzak adierazteko eta parte sentitzeko aukera izan dezan, batzen gaituen hizkuntza honen inguruan,” adierazi du Paule Sánchez, Euskara eta Kultura zinegotziak. “Mural gogoetatsuen eta egitarau kulturalaren bidez, euskara naturaltasunez eta harrotasunez biziko den espazioak sortu nahi ditugu, hizkuntzarekin duen maila edo harremana edozein dela ere. Koloretsua den euskara, gure egunerokoa koloreztatzen duena”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados