Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Haserre gaude!

Maiztegi Herri eskola, Iurretak duen eskola bakarra eta publikoa. 1985ean sortua eta ordutik lanean etengabe ari dena. Baina, gizarteak aurrera egin ahala, beharrizanak ere igo egin dira. Hori dela eta, 2021-2022 ikasturtean zehar hurrengo ikasturteetan eduki nahi genuen eskolari buruz Ametsa egin genuen Eskola Komunitate osoaren parte hartzearekin.

Maiztegi Eskola Publikoa izanik, Iurretako Udalak prozesu honen berri izan zuen hasieratik, eta Ametsean ere parte hartu zuen.

Hurrengo ikasturtearen hasieran, 2022-2023an, estamentu guztietatik jasotako amets mordo eta anitz haiek antolatzen eta sailkatzen hasi ginen eskolako Ametsaren Batzordetik. Argi ikusi genuen ondo ezberdindutako bi esparru zeudela: Kanpo Eraldaketa (patioa) eta Barne Eraldaketa.

2022a amaitzear zegoela Udalarekin bildu ginen eskolako Zuzendaritza Taldeko kideak eta guraso batzuk. Bertan, nagusiki Patioaren Eraldaketaren inguruan hitz egin genuen, eta birmoldaketa osoa sakona, luzea eta garestia izan zitekeela jakin arren, hasiera-hasieratik eman beharreko pausu batzuk adostu genituen. Hauen artean momentu hartan jadanik egoera eskasean zeuden txintxaunak aldatu behar zirela, eta hauen aukeraketa egiteko Ametsaren Batzordea egokia zela adostu zen.

Txintxaun berrien aukeraketa 2023ko lehen hilabeteetan burutu genuen eta Udalari aurkeztu zitzaion. Aurreikusten zen txintxaunen aldaketa osoa ez da gauzatu oraindik eta dauzkagunen egoerak txarrera egin du azken hiru urte hauetan. Hain larria da hauen egoera momentu honetan “itxita” daudela, eta gure umeentzat hain garrantzitsua den patioaren zati hau ez daukatela.

2023ko ekainean, eskolako guraso baten gidaritzapean, Deustuko unibertsitateko ikasle batek gauzatutako ikerketa proiektu baten lehen emaitzak aurkeztu genituen udalean, non eskola komunitate osoaren ametsak aztertzen ziren, espazio-tipoak landu eta beharrizan pedagogikoak kontuan hartzen ziren. Proiektu hau, abiapuntutzat hartuta, udalak arkitekto batengana jo zuen Arkitektura Proiektuari ekiteko.

2024ko udaberrian Eskola Komunitate osoari hiru fasetan gauzatuko zen proiektuaren berri eman zitzaion. Jakin badakigu, gerora guztion artean sortutako proiektu hori ere moldatzeko eta merketzeko eskatu ziola udalak arkitektoari eta hiru fasetik, bi fasetara aldatu dutela. Erabaki hau aldebakarrekoa izan da eta Ametsaren oinarria den prozesu parte hartzailea eta gardentasuna alde batera utzi ditu udalak. Egun Eskola Komunitateak ez dauka honen berri zehatzik.

2024ko ekainean Udalari Ametsaren Batzordetik batzarra eskatu zitzaion proiektuaren nondik-norakoak eta izandako gorabeherak azaltzeko. Gure eskaerak ez du oraindik erantzunik jaso!

2025eko aurrekontuak onartzerakoan ,udalak proiektuarekin aurrera egingo zuela esan zuen, lehen fasea gauzatuz, horretarako 2024ko remanenteko dirua erabiliz, baina urtea bukatzen ari den honetan oraindik ez da ezer egin eta denbora aurrera doa

Laster 2026ko aurrekontuak onartuko dira udalean, eta oraingoan ez gaude beteko ez diren promesak onartzeko prest!

Guzti honen aurrean Ametsaren Batzordeak eta Guraso Elkarteak egoera hau herriari eta eskola komunitate osoari azaltzea erabaki du. Udalak jakin dezala, haserre gaudela eta gure seme alabek merezi dutenagatik ekinean jarraituko dugula.

Gora euskal eskola publikoa! Gora Maiztegi herri eskola!

Maiztegi Herri Eskolako Guraso Elkartea eta Ametsaren batzordea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados