Durangoko Energia Komunitatea
Garaiko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Herriaren Eskubideak-Independientes

Amorebieta-Etxanoko Udalak Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 19. ediziora aurkezteko epea ireki du

Amorebieta-Etxanoko Udalak Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 19. ediziora aurkezteko epea ireki du. Beka honek euskal literaturaren inguruko azterketa eta hausnarketa kritikoa sustatzea du helburu eta 12.000 euro bideratzen ditu Udalak ekimen honetara, euskara hutsean idatzitako proiektu original bat garatu nahi duten norbanakoei eta ikerketa-taldeei zuzenduta.

Deialdi honen helburu nagusia da euskal literaturari buruzko ezagutza, azterketa edo ikuspegi berriak ematen dituzten lanak laguntzea. Proiektuak gehienez 18 hilabeteko iraupena izango du, esleitzen den unetik hasita, eta, epe horretan, bekadunek jarraipen-txosten bat aurkeztu beharko dute sei hilabetera, eta, amaitzean, lan osoa, formatu fisikoan zein digitalean.

Beka eskuratu ahal izateko, eskabidea  egiteko orduan datu pertsonalak, inplikatutako pertsonaren edo pertsonen curriculum vitaea eta proiektuaren azalpen-memoria bat aurkeztu behar dira, azken hau proiektuaren interesa, aurreikusitako iraupena, kronograma, metodologia eta garapenerako aurreikusitako bitartekoez osatuta. Epaimahai kalifikatzaile bat arduratuko da proposamenak ebaluatzeaz eta deialdiaren helburuekin bat datorren hautagairik sendoena hautatzeaz.

Dokumentazioa irailaren 1etik urriaren 17ra arte aurkeztu ahal izango da, bai Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ)  aurrez aurre, bai udalaren egoitza elektronikoaren bitartez.

Espresuki baztertuko dira adimen artifizialaren bidez osotasunean edo partzialki sortutako lanak, egiletza pertsonala eta jatorrizko ikuspegia bermatzeko helburuarekin.

Euskal kulturaren sustapenerako

Dirulaguntzaz gain, Amorebieta Etxanoko Udalak beretzat gordeko du ikerketa lanaren argitalpen osoa edo zatikakoa egiteko lehenengo eskubidea. Horrela eginez gero, bekadunak uko egingo dio egile-eskubideak jasotzeari. Hala ere, bi urteko epean Udalak ez badu eskubide hori baliatzen, egileak lanaren argitalpena egin ahal izango du, jasotako beka aipatzen badu.

Edizio berri honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak euskal kulturaren sustapenerako eta euskarazko sorkuntza intelektualaren babeserako duen konpromisoa  indartzen du, euskal literaturan eta pentsamenduan funtsezko figura izan zen Santiago Onaindiaren ondareari jarraituz

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados