Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Zuhaitzaren eta Uraren astean ingurumena zaintzen irakatsiko zaie ikastetxeetako haurrei

Zuhaitzaren eta Uraren astean ingurumena zaintzen irakatsiko zaie ikastetxeetako haurrei

Amorebietako Zuhaitzaren eta Uraren astearen barruan,ikastetxeetako umeek ingurumenak duen garrantzia eta horren aldeko sentsibilizazioa izan dezaten, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Atzo hasi ziren jarduerak, bigarren hezkuntzako ikasleak herriko kaleak garbitzen aritu ziren, garbiketa zerbitzuetakoen laguntzarekin. Astean zehar zuhaitzak landatuko dituzte, inkestak ere egingo dituzte kaleetan eta uraren ibilaldi bat ere egingo dute.

Amorebietako udalak, herriko ikastetxe guztiekin batera, hainbat jarduera antolatu ditu Zuhaitzaren eta Uraren astearen barruan, Tokiko Agenda 21aren eskutik. Herriko 2.200 ikaslek hartuko dute parte horietan. ???Gaztetxoek bizi diren inguru naturalaren kontzientzia izatea da helburua???, David Latxaga alkatearen esanetan, txikienak sentsibilizatu nahi dituzte, herriko ur baliabideak zein basoen aberastasuna erakutsiz.
Haur hezkuntzako umeetatik hasi, eta derrigorrezko bigarren hezkuntzakoetara bitartekoei zuzenduta dago ekimena. Atzo hasi eta ostegunera arte luzatuko da.

Kaleak garbitzen aritu ziren atzo bigarren hezkuntzako ikasleak. Herriko garbiketa zerbitzuekin batera, erratza eta pala eskuan hartuta. ???Kaleak egunero garbitzea zer den ikasten ari dira eta baita ez direla zikindu behar???, argitu zuen Latxagak, astelehenetan kaleak zikin egoten direla gaineratuz, ???beraiek ere horretan errua dutela jakin behar dute???. Haurrak ez ezik, gurasoak ere kontzientziatu nahi dituzte horren inguruan.
Kalean inkestak egiten ere aritu ziren ikasleak, baliabide hidrikoei eta zuhaitzei buruzko galderak eginez.

Beste hainbat jarduera antolatu dituzte aste honetarako:  zuhaitzen hainbat espezie landatuko dituzte ikasleek; kale lana ere burutuko dute, udalerriko bide gorriei, bizikleten aparkalekuei, edukiontziei eta iturriei buruzko galdeketak eginez; horma irudiak egingo dituzte txikienek eta urarekin eta zuhaitzekin lotutako proiekzioak ere eskainiko zaizkie.

Gainera, gaur, martxoak 16, Ibai Esain ipuin kontalariak gai horren inguruko ipuina kontatuko die umeei. Arratsaldeko 18.30ean izango da, Zelaieta parkean. Eguraldi txarra badago, Zelaietako kontzertu gelan egingo da.

Idazlan eta argazki lehiaketa

Zazpigarren urtez jarraian, Uraren eta Zuhaitzaren Astearekin lotuta, Idazlan eta Argazki Lehiaketa antolatu du Udalak, Ametxeko euskara sailarekin batera. ???Ingurua maite dudalako??? lelopean egingo da lehiaketa.

Lau taldetan dago banatuta lehiaketa eta lehen hezkuntzako hirugarren mailatik hasi eta DBHko laugarren mailako ikasleei dago zuzenduta. Irabazleek 100 eta 200 euro bitarteko saria jasoko dute, eskola materialetan (taldearen arabera) eta Zornotza Aretorako bi sarrera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados