Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Zornotzako Udalak euskararen erabilera sustatuko du ostalaritza eta merkataritza arloetan

Euskararen erabilera sustatu nahi du Uadlak merkatari eta ostalarien artean. auskara sustatzeko kanpaina h
Merkatari eta ostalarien artean euskararen erabilera sustatzeko kanpainari ekingo dio Udalak.

Zornotzako udalaren euskara zerbitzuak merkataritza eta ostalaritza arloetako establezimenduetan, euskaren erabilera sustatu nahian, hizkuntzaren diagnosia bideratuko du. Laster, euskara teknikariek bisitak egiteari ekingo diote ekimena azaltzeko.

Zornotzako merkatari eta ostalariek alkateak igorritako eskutitz baten bidez izango dute ekimen honen berri. Gutunaren bitartez lokaletako arduradunei zuzentzen da alkatea, alde batetik, herriari egiten dioten ekarpenak eskertuz, eta bestetik, euskararen erabilerari dagokion zerbait iradokizun egiteko.

Udalak zerbitzuen sektorean euskara erabiltzea oinarrizkotzat jotzen du, eta ahaleginak egingo ditu arlo hori sustatzeko. Udalak hainbat baliabide eskaintzen dizkie merkatariei eta ostalariei euskararen erabilera sustatzeko edota ematen duten zerbitzua hobetzen laguntzeko.

Udalak lau baliabide eskaintzen ditu; alde batetik itzulpen laburrak egiteko doako zerbitzua eskainiko du; errotuluak eta korporazioaren irudiak euskaraz jartzeko diru-laguntzak emango ditu; euskara ikasteko oinarrizko ikastaroak antolatuko ditu eta azkenik, diru-laguntzak banatuko ditu euskara ikasteagatik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados