Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zornotzako Kine Rally film laburren lehiaketaren 5. edizioa abenduaren 12tik 15era bitartean burutuko da

AmorebietaKineRallya2019Zornotzako Kine Zineklubak abenduaren 12tik 15era bitartean ospatuko den Kine Rallyren film laburren lehiaketa azkarraren 5. edizioa antolatu du. Ohikoa denez, antolatzaileek gaia emango dute lehiaketaren hasieran eta hortik aurrera 24 ordu izango dituzte partaideek bat eta bost minutu arteko pelikula bat pentsatu, grabatu eta prestatzeko.

Lehiaketa eguenean abiatuko da, egun horretan parte hartzen duten taldeei txosten bat emango zaie posta elektroniko bidez, lehiaketaren oinarriekin eta, nahitaez, filmetan landu beharreko gaiari buruzko pista batekin.

Parte-hartzaile guztiak Zelaieta Zentroko auditorioan bilduko dira barikuan eta orduan jakingo dute edizio honetarako aukeratu den gaia. Hortik aurrera ekoizpenarekin hasi ahal izango dira, eginbehar horretarako zein lana pentsatzeko, gidoia idazteko, filmatzeko eta editatzeko barikua eta larunbat osoa izango dutela. Egindako lana zapatu gauean entregatu behari dira, 20:00ak eta 21:00ak bitartean.

Kine Rally gala

Epaimahaia domeka goizean bilduko da eta aurkeztutako pelikula guztiak ikusi ondoren bere erabakia emango du. Eguerdiko hamabietan Kine Rally gala egingo da Zornotza Aretoan, ekitaldian lehiaketara aurkeztutako filmak ikusiko direla eta sarietara bideratutako 750 euroak banatuko direla. Bertaratzea nahi duenak doan izango du sarrera eta amaieran ikusle zein parte-hartzaileek zerbait jateko aukera izango dute.

Lanak baloratzerakoan kalitatea kontuan hartuko bada ere, jendeak eskura dituen bitartekoekin parte hartzea da benetan garrantzitsua, antolatzaileen arabera. Gainera, euskaraz egindako lanak zein LGTBIQ+ kolektiboarekin, kultur aniztasunarekin eta elkartasunarekin lotutako gaiak lantzea bereziki kontuan hartuko dira. “Zinema gustatzen zaien lagunekin elkartu eta buruan ditugun istorioak partekatzeko unea da”, adierazi du Maite Romero talde antolatzaileko kideak.

Aurreko lau edizioetara 40 talde inguru aurkeztu dira, 15 eta 50 urte arteko partaideak bilduz, zornotzarrak zein inguruko herrietakoak. Landutako gaiak, besteak beste, natura eta mendia, ‘Hego-haizea, zoro haizea’ edo musika izan dira eta, generoi dagokienez, dramak, komediak edo beldurrezkoak aurkeztu dira.

Antolatzaileek izena emateko epea ireki dute kinezinekluba@gmail.com helbide elektronikoan eta bertan taldearen izena, parte-hartzaileen izenak eta harremanetarako telefono-zenbaki bat jarri behar dute.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados