Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zornotzako jaietan egingo den Umeen Tanborradarako izena emateko epea ireki dute

Zornotzako Karmen eta Santanatxu jaietan egingo den Umeen Tanborradan parte hartzeko izena emateko epea ireki du Amorebieta-Etxanoko Udalak. Santa Ana egunean, uztailaren 26an, egingo ekitaldian 5 eta 13 urte bitarteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute.

Haurren tanborrada bost gorputzek osatuko dute: sukaldariak, antortxeroak, fusileroak, kantinerak eta tanborreroak, eta Udal arduradunek gogorarazi dutenez, “arau orokorrak zehazten duen moduan, lehenengo aldiz izena ematen duten pertsonak sukaldari izango dira; bigarren urtean, antortxero; eta horrela, hurrenez hurren, lehen aipatutako hurrenkeran”.

Era berean, urte horretan dagokion gorputzean plazarik ez badago, inskribatutako pertsonak aurreko urteko gorputzean errepikatu beharko du. Gorputza esleitzeko orduan, antolakuntzak pertsonaren adina hartuko du kontuan, eta nagusiek lehentasuna izango dute hurrengo gorputzera pasatzeko garaian.

Azken urtean parte hartu ez dutenen kasuan, tanborradan izan zuten azken gorputza hartuko du erreferentziatzat antolakuntzak.

Jantziak

Jantziei dagokienez, behin gorputza esleituta, antolatzaileek parte-hartzaile bakoitzak eraman beharreko arropa zehaztu dute:

  • Sukaldariak: Praka luze zuria. Alkandora zuria.
  • Antortxeroak: Praka luze bakeroa. Alkandora zuria.
  • Fusileroak: Praka luze zuria. Alkandora zuria.
  • Kantinerak: Praka luzea/gona urdina (arrantzale) edo bakero iluna. Alkandora zuria.
  • Tanborreroak: Praka luze zuria. Alkandora/kamiseta zuria.

Entseguak

Antolatzaileek gogorarazi dute izena eman duten pertsonek gutxienez entseguen %50era joan behar dutela tanborradan parte hartu ahal izateko. Hauek dira entsegu egunak:

  • Tanborreroak: Ekainak 22 eta uztailak 6, 13, 20 (18:00etan)
  • Fusileroak: Uztailak 5, 12, 19. (18:00etan)
  • Kantinerak: Uztailak 11, 14, 18. (18:00etan)

Izena emateko epea ekainaren 8ra arte egongo da zabalik, Gazte Informazio Bulegoan edo www.ametxgazteria.eus webgunean. Inskripzioa egiterakoan, izena eta jaioteguna adierazi beharko dira, eta baita arduradunaren telefono-zenbakia ere. Era berean, laguntzaile gisa atera nahi duten gurasoek izena eman dezakete Zelaieta Zentroan edo 946300650 telefonoan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados