Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Zornotzako ikasleek herriko mugikortasuna eguneratzen
parte hartuko dute

Zornotzako ikastetxeetako ikasleek ‘Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022’ plana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute Zelaieta Zentroan izandako ekitaldian. Eskola Agenda 2030 jardunaldi teknikoaren barne egin den ekimenaren gai nagusia iraunkortasuna izan da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako jardunaldia Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GJHk) ezarritako 11. xedea izan du hizpide;  hau da, hiri eta komunitate jasangarrien inguruan kontzientziatzea eta sakontzea.

Osasungarriagoa eta jasangarriagoa

Udal arduradunen erronka nagusienetako bat zera da, 2030era GJHk ezarritako helburuak lortuta edo bideratuta iristea, eta jardunaldian Bizikletaz 2022 plana modu didaktikoan ezagutzeko aukera izan dute. Informazioa arreta handiz jaso eta udal-diagnostikoan modu aktiboan parte hartu dute, eta lanketarekin aurrerago egingo diren bileretan jarraituko dute.

Bizikletaz 2022 plana  gauzatzeko lanak hasi dira dagoeneko. Ekimenarekin “udalerri osasungarriagoa eta jasangarriagoa sortzea” nahi dute, kutsadura maila gutxituz “zornotzarrek ingurune atseginagoa izan dezaten”, Udal arduradunen esanetan. Bide horretan, “urtea amaitu baino lehen, bizikleta erabiltzeko leku erosoa eta segurua izango da Amorebieta-Etxano”.

Egin beharreko lanak amaitu ondoren, “ekintza-plana eta sentsibilizazio-kanpaina funtsezkoak izango dira herritarrek mugitzeko modua alda dezaten eta bizikleta ohiko garraiobide gisa erabil dezaten”. Kanpaina zornotzar guztiei zuzenduta egongo da, hainbat sektoretan banatuta, eta, horien artean, eskola-umeei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados