Zornotzako Gure Esku Dagok talo jana eginez ospatu zuen Agate Deunaren bezpera

 

EtxanokoKoroa
Etxanoko Koroak ere bat egin zuen zapatuko ekitaldiarekin.

Zornotzako Gure Esku Dago ekimenak datorren maiatzaren 7an herrian eta Euskal Herriko hainbat lekutan egingo den herri-galdeketa antolatzeko urratsak ematen darrai. Horren harira, ekitalditxoa prestatu zuten joan den zapatuan Euskal Herria enparantzan (Pike parkean) eta bertara jende ugari gerturatu zen.

Jai-giro bikainarekin ospatutako ekimena bertan kokatutako txosnaren inguruan gauzatu zen. Bertaratu zirenek “talo ezin hobeak dastatzeko aukera izan zuten, musikaz lagundurik, Etxanoko talde dotoreak Agate Deunako koplak kantatzen zituen bitartean”, antolatzaileen esanetan.

Hitzordua sinadurak biltzeko ere baliatu zuten eta, asmo horrekin jarritako mahaian, ehundik gora herritarrek sinatu zuten herri-galdeketaren alde. “Dagoeneko gutxi falta da helburura iristeko”, antolatzaileen arabera.

Bestalde, Zornotzako hainbat dendek emandako produktuekin luxuzko otzara erraldoia osatu ahal izan dute eta errifak salgai egongo dira zozketa egingo den egunera arte, hau da, martxoaren 25a arte.

TaloakEgitenOtzaraZozketarako

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar