Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zornotzako euskaltegiek euskara ikasteko maila guztiak eskainiko dituzte ikasturte berrian

AmorebietaEuskaltegienAurkezpena1
Euskaltegietako arduradunek eta Udal ordezkariek aurkeztu dute matrikula-aldiaren hasiera.

Zornotzan dauden hiru euskaltegiek euskara ikasteko maila guztiak eskainiko dituzte aurten ere, eta horretarako matrikula-aldia ireki dute. Barnetegiak, AEK-k eta Udal Euskaltegiak iraupen zein maiztasun desberdineko ikastaro sorta prestatu dute hastear dagoen 2019-2020 ikasturterako, aurrez-aurreko eskolak emanez zein ‘on line’ formatukoak.

Herrian dauden hiru euskaltegiek “euskara ikasteko, hobetzeko eta indartzeko” aukera ematen dutela azpimarratu zuen Andoni Agirrebeitia Amorebieta-Etxanoko alkateak.

Asmo horrekin, udaleko talde politiko guztiek bat egin dute euskara indartzearen aldeko apustuarekin eta horren adierazgarri nagusia da legegintzaldi honetan euskarak esparru eta entitate propioa izango duela Udalean.

Hizkuntzak “denon lana behar du”, Amaia Aurrekoetxea Euskara arloko zinegotziaren esanetan, eta horregatik dei egin zien herritar euskaldunei zein erdaldunei “euskarara hurbildu daitezen”.

Eskaintza zabala

Egindako deialdiari erantzuteko prest daude Zornotzako euskaltegiek eskaintzen duten ikastaro sorta, edonorren beharrak eta nahiak asetu dezaketelako. Gainera, aurrez-aurreko klaseetara gerturatzeko arazoak dituzten ikasleek ‘on line’ egiteko aukera izango dute, horretarako garatu dituzten web orrien bidez.

Zornotzako Barnetegiak duen eskaintzan, besteak beste, neguko eta udako ikastaroak egin daitezke, oinarrizko A1 mailatik hasi eta titulua esakintzen duen C2 mailara arteko ikasketen bidez; udan 12 eguneko iraupenarekin eta neguan hilabetekoarekin, Maribi Zubiagak, Zornotzako Barnetegiaren zuzendariak, gogoratu zuenez.

Zornotzako AEK “inoiz baino gogotsuago dator ikasturte berriari begira” erakunde horretako arduraduna den Igor Landaluzeren esanetan. “Herrian euskara bultzatzen eta herritarrak euskalduntzeko” ahaleginetan, AEK-k urteetan aritutako irakasle taldea eratu du, batez ere aurrez-aurreko edo talde txikietan egiten diren ikasketak nabarmenduz eta maila guztiak eskainiz, “A1etik hasi eta C2ra arte”.

AEK-k, gainera, herri ikastetxeetara jo du aurten ere “guraso taldeak bultzatu eta familia transmisioan eragiteko asmoz”. Horretarako, irailaren 17an, A1 eta A2 mailetako ikasleentzat ordu beteko eskola doan emateko asmoa agertu zuen Landaluzek.

Udal Euskaltegiak ere maila guztiak eskainiko dizkie ikasturte berrian ere 16 urtetik gorako euskara ikasleei, batez ere astelehenetik eguenetara eta egunean ordu eta erdiko klaseekin. Gainera, “etorkinentzat, nagusientzat, gurasoentzat, dendarientzat edo tabernarientzat prestatutako ikastaroez gain ikastaro trinkoetan matrikulatzeko aukera” egongo dela gogoratu zuen euskaltegi horren zuzendaria den Idoia Zuloagak.

Zornotzan erroldatuta dauden herritarrak Ametx erakunde autonomoak ematen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute. “Eskariak urrian, ikasturtea amaitutakoan, aurkeztu ahal izango dira”, gogoratu zuen Aurrekoetxeak.

Horrez gain, “Euskara Zerbitzuak antolatuta eta euskaraz berba egitea helburu duen Berbaldiak programan izen-ematea ere urrian izango dela” jakinarazi zuen Euskara zinegotziak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados