Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Zornotzako EH Bilduk herritarrekin batera landu nahi du maiatzeko udal hauteskundeetarako programa

AmorebietaEHBildu
Sei zinegotzi ditu gaur egun EH Bilduk Amorebieta-Etxanoko udaletxean.

Amorebieta-Etxanoko EH Bilduk Udal Gobernuaren aldaketa gauzatzeko helburua jarri du  maiatzeko udal hauteskundeetan eta hori lortzeko “programa sendo eta erakargarri bat” landu nahi dute “zornotzarrekin batera”. Koalizio soberanistak Ander Uriarte izango du zerrendaburu eta alkategai.

Udal hauteskundeetan defendatu eta legegintzaldi berrian aurrera eramango duten programa, otsailean zehar egingo dituzten bilera parte-hartzaileetan landuko dute. Martitzenean egindako lehenengoan euskara eta kultura izan zuten hizpide.

Herri programa prestatzeko prozesua hiru fasetan banatu dute. Lehenengoan berdintasuna, lehen sektorea, iraunkortasuna edo hirigintza arloetarako pertsona arduradun bat izendatuko dute eta gaian adituak diren pertsonei edo interes berezia erakusten dutenei parte hartzeko eskaintza egingo zaie.

Hiru dokumentu

Partaideek hiru dokumentu landuko dituzte; “herriaren diagnosia esparru jakin horretan; herriak esparru horretan dituen ahulgune, mehatxu, indargune eta aukeren identifikazioa; eta azkenik, hori guztia kontuan hartuta proposamen bat egingo dute”, EH Bilduk aditzera eman dutenez.

Bigarren fasean, talde guztien proposamenak bateratuko dituzte, eta Herri Programaren azken zirriborroa prestatuko dute. Hirugarren fasean berriz, aurreko herri-bileran egindako ekarpenak programari gehituko dizkiote eta Herri Programa ofizialki prest egongo da.

Bileraren baten parte hartzeko interesa duten herritarrek, edo parte hartzeko aukerarik ez baina bere iritzia helarazi nahi dutenek, Facebook, Twitter, e-mail (zornotza.ehbildu@gmail.com) edo WhatsApp (672 108 838) bidez jar daiteke harremanetan.

Bilera parte-hartzaileen nahiz asanbladen datak Zornotzako EH Bilduren sare sozialen eta telefono mugikorraren bidez jakinaraziko dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados