Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zornotzako Armendola Kultur Elkarteak Isidro Deunaren jaia ospatuko du

Zornotzako Armendola Kultur Elkarteak Isidro Deunaren jaia ospatuko du

Isidro Deunaren jaia, baserritarren zaindariaren eguna, ospatzeko Zornotzako Armendola Kultur Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu biharko. Bizkaiko produktuen  dastaketa, tailerrak eta salmenta postuak izango dira Zelaieta parkean Isidro Deunaren hirugarren edizio honetan. 2011n Armendolak tradizio euskaldunak mantentzeko apustua egin zuen.

Elkarte zornotzarrak mota guztietako ekimen soziokulturalak sustatzea eta euskal kultura, historia, hizkuntza, gastronomia eta etnografia garatzea eta ikertzea dauka helburu. Horregatik, domekarako egitarau zabala eta desberdina antolatu dute 11.00etatik 15.00etara bitartean.

Lehenengo orduan umeentzako antzinako jolasak antolatu dituzte. Hauek bukatutakoan 12.30ak inguruan tailerren eta dastaketen momentuari paso emango zaio. Aukera ezin hobea taloa egiten ikasteko eta Zornotzako eztia batzen ikasteko. Gainera, bertara hurbiltzen direnentzako Bizkaiko produktuen dastaketa antolatu dute, garagardoa eta eztia hain zuzen ere. Ekitaldi osoan zehar musika, txosna eta salmenta postuak izango dira.

 

ZORNOTZAN. Noticias de Amorebieta

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados