Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zornotza Aretoak doako pelikulak emango ditu hilean behin

Ana Serna eta Paula Iglesiasen ‘Solo son peces’ eta ‘El aleteo de la mariposa’ filmekin batera Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren ‘Materoren ama’ emango da azaroaren 12an.

Herritarren artean beste genero eta filma mota batzuk zabaltzeko asmoarekin, doako pelikulak emango ditu hilean behin Zornotza Aretoak. 2021eko uztailera arte luzatuko den egitasmoa aurreko astean abiatu zen ‘Bosque Maldito’ren emanaldiarekin.

Herritarrei film eta film labur eskaintza zabala eskaini nahi dien zine programaren bigarren emanaldia azaroaren 12an izango da.

Saioa hainbat jaialditan sarituak izan diren filma laburrekin osatuko da, bata bestearen jarraian ‘Mateoren Ama’ (Euskadi, 2019, 14 minutu, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagak zuzendutakoa); ‘Solo son peces’ (Euskadi, 2019, 17 minutu, Ana Serna eta Paula Iglesiasena) eta ‘El aleteo de la mariposa’ (Euskadi, 2018, 18 minutu, Ana Serna eta Paula Iglesiasena) ikusgai izango baitira.

Aurten emango den azken filma Alex Txikonen ‘Mendia Biluzia’ izango da. Abenduaren 10ean eskainiko den proiekzioan Lemoako mendizalea egongo da bertaratzen direnei pelikularen aurkezpena egiteko. ‘Mendia Biluzia’ filmak Txikonek, Ali Sadpara eta Simone Mororekin 2019ko neguan Nanga Parbat gailurrera egindako igoera kontatzen du.

2021eko uztaila arte hainbat jaialditan saritutako filmak eta ikus-entzunezko beste zenbait pelikula erakutsiko dira.

Emanaldi guztiak ostegunetan izango dira 20:15ean eta sarrerak doan eskuratu ahal izango dira Zornotza Aretoko leihatilan eta zornotzaaretoa.eus webgunean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados