Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Zornotza 11 kolore’ kalejira
egingo dute Santanatxu egunean

Bihar ospatuko den Santanatxu egunarekin amaituko diren Zornotzako jaiak, hainbat ekitaldi iragartzen dituzte Mozorro eguna ospatzeko, tarteko arratsaldeko 19:30ean hasiko den ‘Zornotza 11 kolore’ kalejira. Aniztasunaren aldeko EH11Kolore ekimenak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak prestatutako ibilaldi girotua, Ganeko frontoitik abiatuko da eta Zelaieta parkean izango du amaiera.

“Kalejira hau lehenengo aldiz antolatu da Zornotzan, eta bere helburua da kultur aniztasuna aldarrikatzea” ekimenarekin bat egin duten Zornotzako Euskaraldiako kideen esanetan. Izan ere, Euskaraldiarekin bat egin duten zornotzarrek ere bertan izango dira, “euskara baita Euskal Herrian kultura ezberdinak elkartzen dituen ezinbesteko osagaia”.

Elkarretaratzea 18:45ean

Kalejira 19:30ean hasiko bada ere, hitzordua 18:45ean jarri dute Zelaietan, partaide guztiak elkarrekin Ganera igotzeko helburuarekin.

11 koloreko Euskal Herria aldarrikatzen duen EH11Kolore ekimenak, 11 arrazoi adierazten ditu ekimena burutzeko. Besteak beste, “elkar ezagutu, elkar errespetatzeko”; “eskubide berak,
betebehar berak eta aukera berak”; “Euskal Herrian bizi gara: euskal herritarrak gara”; “euskal herritarrak munduko edozein lekutan jaiotzen gara” edo “euskarak elkartu egiten gaitu”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados