Lagun arteko kafea

Zimurrak

Idoia Azkorbebeitia

Lagun arteko kafea

Foto columnista Idoia

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Ver todos sus artículos


Gure sukaldeko horman zintzilik dagoen egutegia kendu eta bere ordez, berria jarri beharko da. Beste urtebete pasatu da eta ai!  Ze bizkor joan den. Eta horrela, urte batetik bestera.

Denbora aurrera doan heinean, gorputza aldatzen da eta bizitzaren prozesu natural batean murgildurik, zimurrak hasten dira. Lehenak, 30 urterekin hasten dira baina gure heldutasunaren arrastoak gero eta indartsuagoak direnean, 40-50 urterekin zahartzaroarekin lotzen dira eta gaixotasun modura tratatzen da. Mirariak egiten dituzten aurpegirako kremei edota teknologiari esker, betirako gaztetasuna posiblea dela saltzen digute, eta ez da egia. Dirua gastatu besterik ez da egiten.

Zimurrak heldutasunaren izpide dira eta ederrak izatera bihurtu ahal dira. Zergatik ez? Beste mundu batean biziz gero, gazteak desiratzen ariko ziren heldutasunaren arrastoak agertzeko; ziurtasuna, esperientzia eta lasaitasuna, besteak beste.

Gaurko gizartea, zoritxarrez, oso desberdina da: zimur bat ebakuntza bat. Beti gazte egon beharraren gogoak eta posibilitate hori zure esku dagoela esaten digute. Dena gezurra.

Bularrak handitu nahi dituzula, sartu kirofanoan eta 6.000-8.000 euroren truke, Halle Berry, Sharon Stone edota Salma Hayek-en berdinak eskatzeko aukera dago. Belen Estebanek honetaz zertxobait badaki eta aldizkari guztietan igorritako informazioan, bere sudurra konpontzeaz gain, bere aurpegiko beste atal batzuk ere ikutu ditu, 20.000 euroren truke. Bere irudi berriarekin pozik azaldu da . Gizakiak zoriontsuagoak egiten badira errespetatu beharra dago eta kitto!

Zer pentsatuko dute gaur egungo neskatoek. Barbie bezalakoak izateko edota beti gazte egoteko, ebakuntza egin behar dela. Hau da hartu den egungo edertasunaren ereduaren bidea. Zelako tristura.

Sudurra txikia, hanka luzeak, gorputza liraina izatea gustokoa dute gehienek baina ez duzue uste ebakuntzetan uzten den diru horrekin zahartzaro duina, oparoa eta lasai hartzen ikasteko ikastaro on bat egitea posiblea dela. Eta nola egingo diote aurre zahartzaroari itxuraldaketaren munduan sartuta daudenek? Ebakuntzaren ondorioz, sudurra aldatu egiten da baina gure buruarekin zer gertatzen da? 

Zimurrekin bizitzearen aldarrikapena egin beharra dago, batez ere gure burua ez dezagun galdu.


Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


0 Comentarios



También te puede interesar

  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion media
  • puntuacion vacia

05/01/2010 - 08:05:59 :: ¿Soterraremos también los prejuicios?

Las declaraciones de Iñaki Arriola respecto a la nueva sede de Euskotren en Durango han levantado una polvareda de opiniones y rechazos diversos, entre los que no podía faltar el esperado rifirrafe entre algunos partidos políticos


El Tiempo

Ciudad:

Hoy

24º
15º

Mañana

24º
15º