Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

“Ziklo berri baten gaude eta legalizazioa beharrezkoa da”

“Ziklo berri baten gaude eta legalizazioa beharrezkoa da”

Elorrioko alkatea eta ezker abertzaleko bozeramailea den Niko Morenorekin Topaketa Digitalen atala berrartu dugu. Udal kudeaketari buruz eta sortu den agertoki politiko berriaren inguruan berba egin du. Sortu alderdi berriaren aurkezpenak planteatzen dituen aukera berrien inguruan ere azaldu da Moreno. “Ziklo berri baten atarian gaude; kultura berri bat sortu behar da, aliantza berriekin, eta legalizazioa beharrezkoa da”, azaldu du Morenok.

 – Sortu alderdiaren apustua argia da. Hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko dela espero duzu?
– Asmo horrekin eginda dago. Gure ondorio nagusietariko bat izan da. Ziklo berri baten atarian gaude; kultura berri bat sortu behar da, aliantza berriekin, eta legalizazioa beharrezkoa da.

– Bruselasen izan zara legalizazioaren aldeko aldarrikapena luzatzeko asmoz. Jende esanguratsuarekin elkartu zara. Zelako harrera izan du proiektuak Europan?
– Oso ona. Informazio gutxi heltzen zaie eta oso baldintzatuta gainera. Batez ere, lehen eskuko informazioa ematea eta prozesua zein den adieraztea izan da betebeharra. Europa erdian holako gatazka bat egotea ez da normala ezta demokratikoa ere.  Euren irakurketa nagusia hori izan da. Animoak eman dizkigute. Ingurapen informatiboarekin apurtu dugu.

– Hauteskundeetara aurkezteko aukera izanez gero, zeintzuk izango dira aurreikusten dituzun emaitzak Sortu alderdirako?
– Lurrikara bat izango litzateke panorama politiko eta elektoralarentzat Ilusio askorekin ikusten da prozesua. Ilegalak izanda emaitzak onak izan dira eta aurreikuspenak oso onak dira. Ez dut optimismo goraipatu batean jausi nahi, baina ez daukagu inolango zalantzarik.

– Ezker abertzaleko bozeramailea izan zara. Sortu barruan, zein izango da zure betebeharra?, eta nola parte hartu duzu ibilibidean?
– Sortuk bere promotoreak izan ditu. Gure egiturak ez dauka ezer ikusirik.

– Sortuk beste alderdi abertzaleentzako lekua uzten du, ala balizko bateraketa planteatzen da?
– Ezker Abertzaleak bi akordio estrategiko sinatu ditu EA eta Alternatibarekin. Eta Sortu horretara joango da. Kultura politiko berri bat sortu behar da.

 

“Desgaste bat izan da”

– Udal esparrura bueltatuz, legealdi honetako borroka Hiri Antolamendurako Plan Orokorra izan da. Lasai orain, ezta?
– Bai, horrela da. Prozesu guztia egin da eta errematea falta da. Horregatik lasai gaude. Prozesua bermatasunanarekin egin da, legala, politikoa eta partehartzailea. Desgaste bat izan da baina oso pozik gaude. Gure eskuetan zegoen guztia eta ez zegoena ere egin da.

– Batzuek zure arrazonamendua aldatu duzula leporatzen dizute, zer deritzozu?
– Nire ibilbidea ezagutzen duenak badaki nire kezka nagusiena izan dela erabakia Udalaren eskuan egon behar zela eta ez Sprilur-ek proposatutakoa. Inork ezin dit leporatu, San Anton ez dela egingo inoiz esan dudala. Momentu honetan egin den planteamendua geuk egindakoa da eta ez Sprilurrena.

– Zein da lau urte hautetako egiten duzun balorazioa?
– Orokorrean herria hobetu da eta Udala tresna izan da. Udalaren papera suspertu egin da herritarren harremanekin.  Hobekuntzak egon dira argiterian, seinalizazioan, irudi korporatiboan eta esparru askotan. Beti gelditzen dira gauzak, baina balorazioa ona da.

– Zeintzuk izango dira hurrengo legealdirako erronkak?
– Testuingurua ezberdina da. Krisi larri batean murgilduta gaude eta udalen lana mugatuta dago. Hurrengo lau urteak gogorrak izango dira. Udalaren eginkizun garrantzitsuena krisi honetara moldatzea izango da. Ez bakarrik udaletxeena, administrazioarena eta erakundeena ere. Inbertsio handien sasoia amaitu da eta ez dira urte errazak izango. Kudeatzeko modu berriak asmatu beharko dugu. Egoerak imaginazioa eta gertukoak izatea exigitzen du.

 

DURANGON. Noticias de Elorrio

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados