Zigortutako emakumeak gogoratzen dituen oroigarria jarri dute Gerediagako foru zelaian

GerediagaForuZelaikoEskultura
Arantza Atutxa, Ana Otadui eta eskualdeko alkate eta ordezkari politikoek gerturatu dira eskulturaren inauguraziora.

Berdintasuna eta pentsamendu askatasuna aldarrikatzen dituen irudia inauguratu dute eguerdian Gerediagako foru zelaian, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzaileak,  Aitor Lopez Amankomunazgoko presidenteak eta eskualdeko zenbait alkatek.

Ekitaldi horretan, ekainaren 9an ospatutako Merinalde Egunean sinatu zuten manifestua gogoratuko duen eskultura eman dute ezagutzera. Testua harekin barkamena eskatu nahi zioten sorginkeria salaketa jaso zuten emakumeei.

Aspaldiko janzkerarekin agertzen den emakume baten irudia duen oroigarriak, “zigortu zituzten izenbako emakumeei erreferentzia” egiten diela gogoratu du Atutxak. Izan ere, orain 400 urte gertatutakoa gogoratzen du eskulturak, garai hartan “Durangoko Merinaldeko agintariek ez zituzten elizaren korronte berriak jarraitu eta gizarteko uniformetasun sozial, politiko eta erlijiosotik kanpo zeudenak zigortzen jarraitu zuten”, gogoratu du.

Zigortutako emakumeak ikusgarri bihurtu

Azpimarratzekoa da ere 1617. urteko irailaren 3an, “Durangoko Merinaldeko fidelek (alkateek), Gerediagako Batzarrean bilduta, sorginen kontrako neurriak hartu behar zirela erabakitzea”, Atutxaren arabera. “Eliza bera baino inkisidore gogorragoak eta zurrunagoak zirenen izenak ezagutzen ditugu”, gogoratu du Ana Otaduik, eta ez ordea zigortuak izan ziren emakumeenak.

Emakume haien izenak jakin ez arren “gure asmoa izan zen eta orain ere da, emakume haiek ikusgarri bihurtzea” eta gaur egindako ekitaldian “argitara ekarriko dugu zelako errepresioa jaso zuten emakumeek gure alkateen aldetik”, azpimarratu du Otaduik. Gaur egindako ekitaldiarekin “bakoitzak nahi duena pentsatzeko eskubidea dagoela eta ona dela gizarteak kritikoa izateko gaitasuna edukitzea”, adierazi du.

Kepa Junkera eta Sorginak

Gaur inauguratutako irudiaz gain, garai haiek gogora ekarriko dituen ‘Sorginen azken hegaldiaren itzalera’ ekitaldia iragarri dute Gerediaga elkarteko kideek. Saioa barikuan, 19:00etan, foru zelaian izango da eta Belen Bengoetxeak eta Jon Irazabalek eskainiko duten hitzaldiaren ostean Kepa Junkera trikitilariak eta Sorgiñak taldeak eskainiko ekitaldia egongo da.

Gerediagak iragarritako ekitaldia Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauan tartekatuta dago. Egitasmo berdinean kokatzen dira ere hurrengo egunean Izurtzan eta Elorrion egingo diren bisita gidatuak, bien ardatza emakumea eta baserriko lanak izango dela. Domekan berriz, Iurretan egingo dira ‘Emakumea eta baserriko lanak’ izenburua duten bisita gidatuak.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar