Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Zelaietako kaleetako gune arriskutsuak markatzeko deialdia egin du EH Bilduk

AbadiñoEHBilduGuneEzIrisgarriak2Zelaietako “bizilagunen irisgarritasuna eta segurtasuna” bermatzeko helburuarekin, hainbat ekimen egingo ditu datozen egunetan Abadiñoko EH Bilduk. Lehenengoa bihar bertan izango da eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera gune arriskutsuak markatuko dituzte.

Ezker abertzaleko zinegotziek auzotar guztiak gonbidatu dituzte ekimen horretara. Txanportatik abiatuta “denon artean gure auzoko kaleetan gune arriskutsu eta ez-irisgarriak” markatuko dituzte.

Abadiñoko Independienteak eta EAJk osatzen duten Udal Gobernuari helarazteko asmoa duen aldarrikapena, datorren martitzeneko udalbatzara ere eramango dute. Arratsaldeko 19:00etan egingo den bileran “mozio bat sartuko dugu, irisgarritasun eta segurtasuna auzo guztian zehar bermatzeko, Udalak partida ekonomiko bat bidera dezan eskatuz”.

Iragarritako ekimenen bidez, Zelaietan irisgarriak eta seguruak ez diren gune ugari daudela agerian jarri nahi dute. “Zoritxarrez ohikoa da gurpildun edota umeen aulkiak eta oinezkoak errepidetik ikustea, espaloietan ezin sartuz ibiltzen direlako”, EH Bilduko kideen arabera.

“Behin baino gehiagotan ohartarazi dugu Udal Gobernua egoeraren larritasunaz, baina begi-bistakoa da arazo hau ez dela beraien lehentasunetan sartzen”, alderdi independentistaren zinegotzien esanetan.

Ferialeku ingurua

Nahiz eta milioi bat euro inguru bideratuko dituen Udalak ferialeku ingurua atontzeko, inbertsio hori “ez da inolaz ere nahikoa, auzoko beste hainbat zonaldek irtenbiderik gabe jarraituko baitute”.

Zelaietan behar diren hobekuntzak ez egitearen arrazoia diru eza omen da, “baina beste milioi bat euro erabiliko dute Astolan futbol zelaia berritzeko. Lehentasunetan, maila berean jartzen dituzte segurtasuna eta irisgarritasuna, eta futbol zelaiaren beharra”, salatu dute EH Bilduko kideek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados